Kubismoaren maisuak, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-09-23 15:25 KultureaXX. mendeko arte abangoardiako mobimentu nagusietakoa izan zan Kubismoak estreinau dau Bilboko Arte Eder Museoko ikasturte barria. Telefónica Bilduma Kubista erakusketeak 1913 urtetik 1933 urtera bitarteko 39 lan batzen ditu, tartean Juan Grisen 11 margolan. 2014ko zezeilaren 16ra arte egongo da ikusgai.
XX. mendeko arte abangoardiako mobimentu nagusietakoa izan zan Kubismoak estreinau dau Bilboko Arte Eder Museoko ikasturte barria. Telefónica Bilduma Kubista erakusketeak 1913 urtetik 1933 urtera bitarteko 39 lan batzen ditu, tartean Juan Grisen 11 margolan. 2014ko zezeilaren 16ra arte egongo da ikusgai.
Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viarrek eta Laura Fernández Telefónica Fundazinoko Arte eta Kultura Digitaleko buruak aurkeztu dabe erakusketea. Kubismoa zer dan ezagutzeko modu ezin hobea dala nabarmendu dau Viarrek. Ganera, gaur edegitako erakusketeak bat egiten dau museoak dituan kubismoko beste lan batzuekaz, Fernández eta Viarren esanetan. Alkar aberasten dabe, batak besteari ekarpena egiten deutso, ganeratu dabe.
80ko hamarkadan hasi zan Telefóca Fundazinoa Kubismoari buruzko bildumea osotzen, erosi zituen lehenengo artelanak Juan Gris madrildarraren margoak izan ziran. Gris da ondoen ordezkatua dagoena, haren garapen guztia ikusi geinke, azaldu dau Fernándezek. Albert Gleizes eta Jean Metzinger artista frantsesen lanak be nabarmendu ditu, eta Maria Blanchard espainiarrarenak bere bai. Erakusketea kronologikoki antolatu dabe, holan lehenengo lana Juan Grisek 1913an sortutako Verres, journal et bouteille de vin da.
Egile latinoamerikarrek leku berezia daukie erakusketan, Uruguayko Rafael Barradas eta Joquín Torres-García, Argenitako Xul Solar eta Emilio Pettoruti eta Brasilgo Vicente do Rego Monteiro. Honeen beharretan Kubismoaren eragina ez da hain argia, Fernándezen arabera, izan be euren herrialdeetako erreferentzia ugarigaz nahastau eben.
Kubismoa Parisen sortu zan XX. mendeko lehenengo hamarkadan. Paul Cézanne margolari frantsesan perspektibea eta perzepzino bisualari buruz zituan ideia barritzaileak izan ziran abiapuntua. Pablo Picassok eta George Braquek sortu eben mobimentua. Pintetako modu iraultzailea proposatu eben: pintetan hasi orduko azterketa-lan handia egin beharra egoan, eta ostean, errealidade deseregia irudikatu, alkarri lotutako hainbat planoren bidez.
Telefónica Bilduma Kubista erakusketea makinatxu bat lekutan izan da, esaterako, Bartzelonan, Bruselan, Buenos Airesen, Liman, Sao Paulon eta Pekinen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!