Zineuskadi alkarteak umeentzako hiru film aurkeztuko ditu Donostiako Zinemaldian
2013-09-20 14:55 BarriakDoraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian, Zipi & Zape eta kaniken kluba eta Zarafa pelikulak aurkeztuko ditu Zineuskadi alkarteak egunotan Donostiako 61. Zinemaldian.
Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian, Zipi & Zape eta kaniken kluba eta Zarafa pelikulak aurkeztuko ditu Zineuskadi alkarteak egunotan Donostiako 61. Zinemaldian.
Zineuskadik kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeak urtero hainbat film aretoetan euskeraz ikusteko aukera emoten dau; aurten horreetako hiru Zinemaldian proiektauko ditue. Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian filmaren aurre estreinaldia Trueba aretoan izango da, zapatuan, irailaren 21ean. Katu kosmikoak balio handiko gauza bat galdu dau, eta Nobita eta bere lagunen esku itxi beharko dau ha berreskuratzea.
Zapatuan bertan emongo dabe Zipi & Zape eta kaniken kluba, Principe aretoan. Eta, amaitzeko, Zarafa hilaren 28an proiektauko dabe, Principen bere. Animazio tradizionalagaz egindako lana da, personaia hunkigarriak ditu, umorea eta kolore biziak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!