Gaitzerdi konpainiak Miguel de Unamunoren 'Fedra' taularatuko dau bere omenez

Bizkaie! 2013-09-26 11:19   Kulturea

Miguel de Unamuno idazlearen jaiotzearen 149. urteurrena dala eta, Bilboko Udalak omenaldi ekitaldiak antolatuko ditu egunotan. Barikuan, hilak 27, Gaitzerdi konpainiak egile bilbotarraren antzezlan bat taularatuko dau, eta hilaren 30ean, idazlearen azkenengo urteen ganeko berbaldia eskainiko dabe Bidebarrietan.

1864ko irailaren 29an jaio zan Miguel de Unamuno, eta Salamancan hil, 1936an. Salamancako Unibersidade errektorea izan zan. Nobelea eta poesia landu zituan batez be, ez hainbeste antzerkia. Gaitzerdik Fedra idazle bilbotarrak sortutako antzezlan bakarretakoa aurkeztuko dau irailaren 27an, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean. Sarrerea debaldekoa da, leku guztiak bete arte.

Unamunok 1910ean idatzi eban Fedra, eta handik zortzi urtera estreinau eban Madrilgo Ateneoan. Jean Racineren izen bereko lana dau oinarri. Bere semeorde Hipolitoz maitemintzen dan Fedra printzesearen historia kontetan dau; gizonak ezezkoa emoten deutsonean, Fedrak bere burua hiltzen dau.

Bilboko Udalak astelehenean egingo dau ohiko lora-eskaintzea, 11:00etan, Unamuno plazan. Arrastian, idazlearen azkenengo urteak berbagai dituan Los últimos años en la vida de Unamuno berbaldia emongo dabe José Antonio Ereño Deustuko Unibersidadeko irakasleak eta Francisco Blanco Salamancako Unibersidadeko filosofia doktoreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu