Martxan da berbalagunen 20. promozinoa
2013-09-24 15:36 Euskerea berbagaiEuskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen alkarteak 2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditue Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskerearen alde egunero jarduten daben superheroiak omentzea da aurtengo kanpainearen helburua. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen alkarteak 2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditue Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskerearen alde egunero jarduten daben superheroiak omentzea da aurtengo kanpainearen helburua. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.
Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, superheroien jardunari esker bizibarritzen da euskerea, eta superheroiak lez, sarri ikusezinak izaten dira. Aurreko ikasturtean 5.500 berbalagun edo mintzalagun alkartu ziran Euskal Herri osoan martxan dagozan egitasmoetan.
Orain hogei urte Donostian sortu ziran lehenengo mintzalagun taldeak. Bagera alkarteko Aitziber Gurutzeagaren arabera, orduko kide batzuen artean kezkea biztu zan euskaltegiko ikasleek euskerea erabilteko eukiezan zailtasunak ikusita. Horregaitik, mintzapraktikea modu atsegin eta erraz batean egiteko Mintzalaguna ekimena antolatu eben.
Mintzapraktika egitasmoek euskeraz berba egiteko ohiturarik ez daben lagunak ohiturea dabenekaz batzen ditue, erabileran eragiteko eta berba egiteko konfiantzea eta gune barriak eskaintzeko. Urterik urte izen-emoteek gora egin dabela azpimarratu dabe aurkezpenean.
Bost-sei lagunek osotutako talde txikiak izaten dira, eta astean behin-edo batzen dira. Bizkaian, Berbalagun izena hartzen dabe taldeok. Azkenengo urteetan, urigune handietako egitasmoak indartu dira, Donostia, Gasteiz, Iruñerria eta Bilbo ingurukoak.
Prentsaurrekoan gogoratu dabenez, parte hartzeko baldintza bi besterik ez dagoz: euskeraz komuniketako kapaz izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea.
Izena emoteko informazinoa, www.mintzalaguna.org webgunean.
Kanpainako bideoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!