Pantxika Solorzanok eta Xanok jantzan egiteko 'Elektroboom' diskoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2013-12-19 17:25   Musikea

Aspaldi hasi zan Pantxika Solorzano umeentzako kantak eta jolasak sortzen eta argitaratzen. Elektroboom bere laugarren lana da, proposamen ludiko eta jostaria. Musika elektronikoa dauka oinarrian, gaztetxuak jantzan egiteko moduan. Marc Halsouet Xano izan dau lagun egitasmo honetan.

Elektroboom 8 eta 14 urte arteko gaztetxuei zuzendutako lana da. Oraingoz diskoa dana, zezeiletik aurrera jantzaldi bihurtzeko asmoa dabe Solorzanok eta Xanok, herriz herri emonaldiak eskaintzeko amesa daukie eta. Lana argitaratu orduko, dana dala, Solorzanok bere ikasleekaz aprobea egin eban lehenengo. Emonaldi bat be egin eben, Miarritzeko Atabalan, zuzeneko jantzaldiak zelango harrerea daukan ikusteko. Emoitzakaz, gustura, aurrera egin dabe.

Umeentzako kantaz osotutako disko bi ditue argitaratuak Solorzanok eta Xanok, Bilintx eta Kantiruki.

Danba kantearen bideoklipa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu