Galtzagorrik Xabier Olasoren 'Auskalo!' eta Kenneth Grahamen 'Haizea sahats artean' liburuak argitaratu ditu
2013-12-11 12:09 KultureaGaltzagorri alkarteak Xabier Olasoren Auskalo! Igarkizun eta aho korapiloak berrargitaratu dau, Kenneth Grahamen Haizea sahats artean euskeratu. Klis-klasikoak ume eta gazteentzako bilduman kaleratu ditue behar biak.
Galtzagorri alkarteak Xabier Olasoren Auskalo! Igarkizun eta aho korapiloak berrargitaratu dau, Kenneth Grahamen Haizea sahats artean euskeratu. Klis-klasikoak ume eta gazteentzako bilduman kaleratu ditue behar biak.
2011ean sortu eban Galtzagorrik bildumea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza politikarako Sailburuordetzeagaz lankidetzan. Oraingoan, Erein eta Igela argitaletxeek alkarlanean argitaratu dabe Kenneth Grahamen Haizea sahats artean klasiko unibersala, Miren Arratibelek itzulita eta Elena Odriozolak ilustrauta; eta, Pamielak Xabier Olasoren Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloen agortuta egoan liburua berrargitaratu dau.
375 igarkizunez eta 12 aho-korapiloz osotutako Auskalo! 2001ean argitaratu eban lehenengoz Xabier Olasok. Igarkizunen tradizino luzea gaurkotuta eskaintzen dau egileak, baliabide ugari eta askotarikoak erabilita: konparaketak, metaforak, berba-jokoak, hoskidetasunak... Jatorrizko edizinoa lez, hau be Agurtzane Villateren ilustrazinoek lagunduta dator. Itziar Zubizarretak egin dau berbaurrea.
Haizea sahats artean 1908an argitaratu eban lehenengoz Kenneth Grahame idazle eskoziarrak (1859-1932). Lau urteko semeari ahoz kontetan eutsozan istorioak hartu zituan oinarri nobela hau idazteko. Juan Kruz Igerabidek egin deutso berbaurrea.
Klis-klasikoak liburu bildumearen helburua ume eta gazteek egile klasiko unibersalak eta euskal egile ezinbestekoak euskeraz irakurteko aukerea izatea bermatzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!