Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izentau dau Madrilgo Unibersidade Konplutenseak
2013-11-08 09:27 sariak-autortzakEtxenikek bere berbaldian nabarmendu dau sari honek partaide nazen erakundearen, Euskal Herriko Unibersidadearen, bikaintasuna saritzen dau. Esker bereziak emon deutsez taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. Persona-talde horri guztiari nire esker ona emon nahi deutsat, alkarregaz eregi dogunagaitik amaitu dau.
Madrilgo Unibersidade Konplutentseak (UCM) honoris causa doktore izentau dau UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikan katedraduna dan Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian.
Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea; Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibersidade eta Ikerketa sailburuordea; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria; Juan Ignacio Pérez Iglesias, Pello Salaburu eta Gregorio Monreal Cía UPV/EHUko errektore ohiak eta Cristina Garmendia eta Elena Salgado ministro ohiak.
Etxenikek bere berbaldian nabarmendu dau sari honek partaide nazen erakundearen, Euskal Herriko Unibersidadearen, bikaintasuna saritzen dau. Esker bereziak emon deutsez taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. Persona-talde horri guztiari nire esker ona emon nahi deutsat, alkarregaz eregi dogunagaitik amaitu dau.
Antonio Hernando Grande irakaslea izan dau laguntzaile ekitaldian, eta laudatioan adierazo dau gaur egun Euskal Herriko Unibersidadea nazinoarteko zientzia-bikaintasunaren mapan dagoala Pedro Miguel Etxenike lako personei esker. Izan be, materia kondentsatuaren fisikearen hainbat arazo landu ditu distira osoz. Hori bera adierazoten dabe, hain zuzen, bere lanaren inguruko hamahiru mila erreferentzia baino gehiagok, Physical Review-etan argitaratutako berrehun lan baino gehiagok, horreetako berrogeita bost baino gehiago Physical Reviw Letters izan dira, eta Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako lanek.
Pedro Miguel Etxenike (Isaba, Nafarroa, 1950) UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikan katedraduna da 1986tik. Donostia International Physics Center eta CIC nanoGUNE zentroak zuzentzen ditu. Euskampus Fundazinoaren, Nazinoarteko Bikaintasun Campusaren lehendakariordea da eta Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturias Printzea sarien epaimahaiburu izan da. Hainbat sari jaso ditu eta horreen artean aitatzekoak dira: Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturias Printzea saria, Max Planck saria, Blas Carrera sari nazionala, Euskadi Ikerketa saria eta Kulturaren Bianako Printzea saria. Era berean, Alfontso X jakitunaren Kurutzea, Euskal Herriko Unibersidadearen, Donostia uriaren, Espainiako Fisika Alkartearen eta Gipuzkoako urrezko dominea jaso ditu. Donostiako ohorezko enbajadore izendapena be jaso dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!