Zinebi-Express, 48 ordutan filmautako film laburren lehiaketea astegoien honetan Bilbon

Bizkaie! 2013-11-08 10:39   Barriak

Izen emotea zemendiaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokiko atarian, 9:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia. Antolakuntzeak USB memoria bat emongo deutso partaide bakotxari, eta 48 ordu izango dabe euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 11n, 18:30etik 19:30era.

Imval, Claro de Luna, ECPV, Ánima Eskola, Erandioko Tartanga GLHBI eta Artebi zinema eskolek eta EHUko Gizarte Zientziak eta Komunikazino Fakultadeak antolatuta, astegoienean zehar egingo da mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoan Zinebi Express lehiaketearen seigarren edizinoa. Izen emotea zemendiaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokiko atarian, 9:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia. Antolakuntzeak USB memoria bat emongo deutso partaide bakotxari, eta 48 ordu izango dabe euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 11n, 18:30etik 19:30era.

Film laburrek gitxienez bi eta gehienez zortzi minutu iraun beharko dabe, kreditu izenburuak barne. Kanpoalde oso-osoa Bilbon filmauta egon beharko da. Lehiaketearen oinarri osoak webgunean konsultau ahal izango dira.

Film labur irabazleak 800 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak 500 euro. Horrezaz gan, hirugarren saria irabazten dauen lanak, AUX saria be irabaziko dau (Aux Magazinek babestua): afari bat. Irabazleak zemendiaren 14an ezagutarazoko dira, arratsaldeko 20:00etan Campos Antzokian egingo dan ekitaldian. Bertan, lehiaketara aurkeztutako film labur onenak proiektauko ditue.

Lehiaketearen igazko edizinoan 46 taldek hartu eben parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu