Arnaut Abadiak 'Eskualduna' aldizkarian argitaratutako artikuluak batu ditu Kepa Altonagak

Bizkaie! 2011-12-27 10:26   kulturbiz

Kepa Altonaga biologoak Arnaut Abadiak Eskualduna aldizkaria urteetan argitaratutako zutabeak batu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Asisko Urmeneta marrazkilariak egin ditu ilustrazinoak. Arnaut Abadia Larresoroko seminarioko zuzendaria izan zan, eta Eskualduna astekariko Laborarier atalaren arduraduna, 1892tik 1908ra

8.000 euro gehiago euskerea ikasteko eta sustatzeko

Bizkaie! 2011-12-27 10:20   Euskerea berbagai

Diru kopuru hori aurretik onartutako 108.000 euroen kopuruari gehitu behar jako eta holan, Getxoko Udalak 2011n danetara 116.000 euro zuzenduko ditu euskerea sustatzeko urteroko egitasmora, euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko helburuagaz.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kepa Junkera, alkarregaz KlasikAT kontzertu-zikloan

Bizkaie! 2011-12-26 13:48   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT ekimenaren kontzertu-ziklo barri atondu dau 2012ko martirako. Danetara, bost emonaldi izango dira, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. EOSek Kepa Junkera trikitilaria izango dau lagun kontzertuotan.

Manuel Lekuona saria 2011, Jose Luis Ansorena musikagilearentzat

Bizkaie! 2011-12-26 12:49   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntzak Jose Luis Ansorena Miranda musikologo, musikagilea eta zuzendariari emon deutso 2011ko Manuel Lekuona saria. Euskal musika-ondarea babesteko eta zabaltzeko egindako lana saritu gura izan dabe.

'Ari du', jantza eta poesia, euri-tanten erritmoan

Bizkaie! 2011-12-26 11:16   Kulturea

Oinkari jantza taldeak Ari du izeneko ikuskizuna estreinau dau oraintsu, Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako emonaldia DVDan jaso eben, eta Baga Biga diskoetxeak plazaratu barri dau. Musikea Loatzo Musika Eskolako kideek egin dabe, Garazi Esnaola buru dabela, eta poesia-irakurketea Juan Kruz Igerabideren ardurea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Diglosiaren ganeko hausnarketea, 'Bat' soziolinguistika aldizkarian

Bizkaie! 2011-12-23 15:10   Euskerea berbagai

Bat soziolinguistika aldizkariaren zenbaki barria aurkeztu dabe Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak. Hainbat egilek digloasiaren ganeko hausnarketea plazaratu dabe aldizkarian

Kukutza gaztetxea hustu ebeneko kronikak eta gogoetak liburu baten batu ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-12-23 14:34

Kukutza gaztetxea, ellos por dinero, nosotras por placer lana, batez be, burruka liburua dala aitatu dau Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko kideak, irailean Kukutzaren hutsitze prozesuan bizitakoa ez eze, Errekalden gaztetxeak egindako lana eta okupazino mobimentuaren ereduak Bilbo moduko uri bati ekarten deutsan onurea batu ditue-eta.

Kimuak 2011 katalogoko film laburrek 35 sari irabazi ditue daborduko

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-23 14:22   Barriak

Bederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ionesco eta Mansfielden liburuak berrargitaratu ditue 'Urrezko Biblioteka' bilduma barrian

Bizkaie! 2011-12-23 11:25   Kulturea

Literatura Unibertsala bildumako lehenengo 100 izenburuak daborduko eskuraezinak dirala ikusita, lanok berrargitaratzeko plangintzea adostu eben igaz EIZIEk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Hasteko, ehun liburuetatik 20 izenburu aukeratu ditue. Urrezko Bibliotekako lehenengo liburuak Ionescoren Emakume abeslari burusoila eta Katherine Mansfielden Lorategiko festa dira.

'The Tree' diskoa plazaratu dau Xu Jun eta Beñat Fuentes bikoteak

Bizkaie! 2011-12-23 11:22   Musikea

Zortzi pistako grabagailuan grabau eban bikoteak; Xujun da kantaria eta perkusino jotzailea, eta Fuentesek gitarrak, baxua, sintetizadorea, mandolinea eta ukelelea jo ditu, musika eta berbak sortzeaz gan. Kantuak ingelesez abesten ditu bikoteak, baina diskoan bada euskeraz abesturiko kantu bat (Venus dago ederren) eta txinerazko esaldiak tartekatzen ditue beste zenbaitetan.

Susana Egea eta Cristina Ferradas, Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2011-12-23 10:14   Kulturea

Susana Egearen katalauniarrak La interpretación actoral en la escena operística. Análisis en torno a una especificidad eta Cristina Ferradás galiziarrak idatzitako La construcción del espectador en el teatro breve de José Sanchis Sinisterra izan dira Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazinoarteko Sariaren irabazleak.

Gabon, daukanak ez daukanari emon

Markues 2011-12-23 09:46   Begi betegarri

Jose Lizaso artista bizkaitarrak Florentziako Biurtekoko Urrezko Dominea irabazi dau

Bizkaie! 2011-12-22 17:34   sariak-autortzak

Jesus Lizasok eskultura arloko Urrezko Dominea irabazi dau Florentziako Biurtekoan. Ortotropías izeneko obrea eroan eban Florentziara. Biurtekoan 70 herrialde baino gehiagotako 700 artistek aurkeztu ditue euren lanak.

Zamorako abade-kartzelan izandakoen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-22 14:53   kulturbiz

Berrogei abade euskaldun izan ziran Zamorako abade-kartzelan, Eleizea eta Estadu espainiarraren kartzelan, 1968. eta 1976. urteen bitartean. Euskal Herriak bizi eban zapalkuntzea halan edo holan, sermoien, itxialdien edo gose-greben bidez, salatzen ausartzearren eroan zituen Zamorara. Hareen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Anselmo Guinea, Goya eta Botero, 2012an Arte Ederren Museoan

Dabi Piedra Robledo 2011-12-22 14:30   Kulturea

2011ko behin behineko balantzea be egin dau Javier Viar zuzendariak, balorazino positiboa duda barik: Orain arte, 244.000 bisitari euki ditue, aurrikusitakoa baino gehiago. Antonio Lopezen erakusketea arrakasta handiz etorri da Bilbora eta Arte Ederren Museoko erakusketarik jentetsuena izanteko bidean da, orain arte 128.000 bisitari erakarri ditu eta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘Luke eta Lucy’ animazinozko filmearen estreinaldia, abenduaren 23an

Bizkaie! 2011-12-22 11:53   Barriak

Gabonetan, animazinozko Luke eta Lucy pelikulea ikusteko aukerea izango dogu EAEko zinema-aretoetan, Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskeraz programeari esker. Estreinaldia abenduaren 23an egingo dabe, Gasteizeko Floridan eta Donostiako Principen; Tolosako Leidorren, barriz, hilaren 26an izango; eta, Bilboko Multisen, 30an.

Galiziera hutsezko 'Praza Pública' egunkari digitala sortu barri dabe

Bizkaie! 2011-12-22 10:50   kulturbiz

Praza Pública izeneko egunkari digitala ipiniko dabe laster martxan, galiziera hutsean. Galiziako kazetari eta idazle talde bat da eragilea, eta urtarrilerako webgunea prest egongo dala iragarri dabe. Irakurleek egunkariaren antolaketa eta funtzionamenduan parte hartzeko aukerea eukiko dabe

Charles Chaplinen 'City Lights' filma, Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketearen ardatz

Bizkaie! 2011-12-22 09:56   Musikea

Charles Chaplinen City Lights film mutua izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketen ardatz nagusia, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Eibarreko hezkuntza-esparruan egingo da topaketea. 2012ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 2an egingo dabe, Bilboko Euskalduna Jauregian; hurrengoa, hilaren 3an, Gasteizeko Principal Antzokian; eta, azkenengoa, 4an, Donostiako Kursaal Jauregian.

Regina José Galindoren lanak ikusgai izango dira Artium museoan

Bizkaie! 2011-12-21 14:51   Kulturea

Gasteizeko Artium museoko patronatuak osoko bilkurea egin dau, 2012ko aurrekontuak onartu eta hurrengo erakusketak zehazteko. Hartutako ebatziaren arabera, Artiumen diru-sarrerea % 10,5 txikituko da; lau miloe eta erdi inguru jasoko ditu, hain zuzen be. Programazinoari jagokonez, Pablo Picassoren Guernica-ren sortze-prozesuari buruzko erakusketea nabarmendu dabe museoko arduradunek.