Zuloak taldeak ekingo deutso zapatuan IV. Izar Star zikloari Bilbon

Bizkaie! 2013-09-03 10:56   Musikea

Zuloak taldea izango da datorren zapatuan, hilaren 7an, Izar & Star zikloaren laugarren edizioa hasteko ardurea izango dauena; hitzordua Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan izango da. The Runaways talde estadubatuar mitikoa omendu eta bere kantuak interpretauko ditu euskal taldeak gaueko 21:00etatik aurrera.

Zuloak taldea izango da datorren zapatuan, hilaren 7an, Izar & Star zikloaren laugarren edizioa hasteko ardurea izango dauena; hitzordua Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan izango da. The Runaways talde estadubatuar mitikoa omendu eta bere kantuak interpretauko ditu euskal taldeak gaueko 21:00etatik aurrera; 70eko hamarkadan AEBetan sortutako taldea be emakumez osotua egoan eta hard-rocka egiten eban.

Zuloak taldeak 4 kontzertu emongo ditu Japonian irailaren 11tik aurrera; 22an, Polonian joko dabe Andrzej Zawada Film Festivalen eta Zuloak taldearen azken kontzertua Donostiako Gastezenan izango da hilaren 27an.

Holan, Zuloak taldearen Bilboko emonaldiaren ondoren, irailean beste kontzertu bat izango da Campos Antzokian, Longborads Vs. Link Wray izenburupean, irailaren 27an.

Urrian beste hiru kontzertu izango dira. 12an, Letamina Kolektiboa Vs. Belako; 19an, Four Friends taldeak jazzeko kantari emakume izarren bersinoak egingo ditu, besteak beste, Billy Holliday, Ella Futzgerald, Etta James eta Diana Krallenak.

Urriaren 31n, barriz, Dr. Maha's & Miracle Tonic taldeak The Beatlesek 1967an plazaratutako Magical Mistery Tour EP bikotxa hartuko dau ardatz.

Beste alde batetik, PLV Havoc donostiarrak LaBuena Vida taldeak, herrikidea eta Donosti Sound deituriko musika mobimentuaren ikurretako bat, omenduko dau zemendiaren 16an, eta Magic Teapot talde bizkaitarrak 60ko hamarkadan Kalifornian sortutako rock mobimentuko hainbat talderen (Jefferson Airplane, Grateful Dead, QMS...) bersinoak egingo ditu hil bereko 21ean.

Oraingoz programauta dagoan azken hitzordua abenduaren 14koa da. Egun horretan, Mamba Beat talde bizkaitarrak Depeche Mode eta pop britainiar elektronikoa landu daben beste zenbait talderen bersinoak eskainiko ditu.

Antolatzaileek azaldu dabenez, bigarren eta hirugarren edizinoetan lez, Izar & Star zikloaren laugarren edizinoan be, Kafe Antzokia eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoa izango dira kontzertuen agertokiak.

Javier Corral Jerry programearen koordinatzaileak izan dau orain arte erantzukizun nagusia, eta bi aretoen artean hamaikatxu emonaldi egin ziran joan dan urteko edizinoan, 2.000tik gora ikusentzule batuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu