Zeanurin, oinez, ermitarik ermita

Jon Urutxurtu 2013-09-06 14:37

Irailaren 7an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten XXVI. Mendi Martxea. 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa hau Joko Alai Elkarteko mendi sailak antolatzen dau eta, urtero, hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrek urteroko hitzorduari. Igaz arte ibilaldia domekan izaten bazan be, igaz zapatura pasetea ebatzi eben antolatzaileak eta holan egingo da aurten be.

Irailaren 7an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurten hogeta seigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehenengo aldiz Joko Alai Elkarteko mendi sailak eta, urtero, hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrek urteroko hitzorduari. Igaz arte ibilaldia domekan izaten bazan be, igaz zapatura pasetea ebatzi eben antolatzaileak eta holan egingo da aurten be.

Zeanuriko Ermiten Mendi Martxearen helburuak dira zapatu goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea, eta herritarrai zein kanpotarrai Zeanuriko inguru zabalak eta ermiten ondarea ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan sakabanaturik dagozan ermita edota eleizak, guztira hogei.

Urtekerea Ibarretako frontoian izango da, goizeko 07:30ean; aurten ibilbideak igazkoaren kontrako norabidea jarraituko dau, hau da, urtekeratik Eleizondo parrokiara zuzendu beharrean, plazako San Antonio eta San Isidro ermiten aurretik igaro ostean, Uriberantza zuzenduko dira. Amaierarako geratuko dira igaz hasikeran egozan Andra Mari parrokia eta Piedadea ermitea.

Ibilbide osoa 35 bat kilometrokoa da eta hemeretzi ermita edota eleizaren ondotik igaroko dira parte-hartzaileak, aurten be Egiriñaoko (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko da eta. Beste ibilbide bi be badagoz aukeran: bata, ibilbide ertaina, 23 kilometrokoa eta bestea, laburra, 13 kilometrokoa.

Urteroko hitzordu honek Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeko aukereaz gan, udea udagoien bihurtzear dagoan sasoi honetan natureak azaltzen dauen koloreen sinfoniaz gozetako aukerea ederra eskainiko deutse Zeanuriko Ermiten XXVI. Mendiko Martxeak.


Izena emotea:

- Irailaren 4a baino lehen: 7€ sartuz BBK-ko kontu-zenbaki honetan: 2095 0335 29 3830586275.
- Egun berean: 06:45etik aurrera, herriko plazan: 10 €. Joko-Alaiko bazkideak: 3€. 14 urtetik beherakoak: 3€.


Ibilbideak:

- Luzea: 35 kilometro.
- Ertaina: 23 kilometro.
- Laburra: 13 kilometro.

Osasun-zaintzea, jan-edana eta kontrol puntuak egongo dira ibilbidean zehar. Pelotalekuko dutxak zabalik egongo dira.


Laguntzaileak:

Zeanuriko Udala, Lori-Leire dendea, Txoko Sagarna dendea-tabernea, Jubiladuen tabernea, Zeanuriko Batzokia, Norbega-Coca-Cola, Arratiako Gurutze Gorria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu