Xandra Villarren ‘Guztia Gardentasuna' izeneko lana aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-09-06 12:41   Kulturea

Irailaren 6an, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren zazpigarren erakusketea inaugurauko da. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Xandra Villarren Guztia Gardentasun interbentzinoa hartuko dau.

Paketatzeko eta informazinoa edo objektu baliotsuak segurtatzeko erabilten dan film baltzez neurri batean forrauta aurkeztu dau Xandra Villarrek Deustuko zubiko etxolea. Gauez, etxolea argituko da, eta leihoetan esaldi bat ikusiko da. Materialaren opakutasunaren inguruan ironiaz berba egiten dauen esaldi berezia izango da, gaur egungo errealidadeari buruzko gogoetea agirian jarriko dauena. Gauean bakarrik igarri edo sumatu ahal izango dozu barrualdea. Ikustean, pentsau!, esan dau Villarrek.

Juan Pablo Orduñez MawatreS da proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz gauzatzen dago.

Proiektu honek, inguruak iruntsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi dau hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki legez erabilteko. Hiru astero, interbentzino barri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan.

Informazino gehiago hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu