Etenaren ostean, badator XI. Balendin Enbeita Bertso-paper lehiaketea
2013-09-04 11:18 BertsolaritzeaUrtebeteko etenaldiaren ostean, badator Algortako bertsolari Eskoleak antolatutako Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketearen 11. edizinoa eta antolatzaileek zaleen bertso-jartzaile sena pizteko asmoa eta itxaropena adierazo dabe, lehendik buruan bueltaka jabiltzuezan bertsoak edo oraindino bururatu ez jatzuezanak papeleratu deizuezan.
Urtebeteko etenaldiaren ostean, badator Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketearen 11. edizinoa eta antolatzaileek zaleen bertso-jartzaile sena pizteko asmoa eta itxaropena adierazo dabe, lehendik buruan bueltaka jabiltzuezan bertsoak edo oraindino bururatu ez jatzuezanak papeleratu deizuezan. Orain urte bi, bertso uzta ezin oparoagoa jaso eben eta aurten be ez dabe gitxiago espero. Gogoan izan Balendin Enbeita zanaren omenezko lehiaketea urte birik behin izaten dala.
Kontuak kontu, lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek hartu leikie parte. Edadearen arabera, atal bi dagoz: Helduak: 19 urte edo gehiagokoak; eta Gazteak: 18 urtera artekoak, 2013an 18 urte beteten dituenak be bai.
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat. Helduen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 12. Gazteen atalean, barriz, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 10. Edozelan be, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.
Lanak jasoteko azkeneko eguna, 2013ko urriaren 18a izango da.
Bertso guztiek barriak izan beharko dabe, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.
Sariak
Helduentzat:
1. saria: txapela, 900€ eta garaikurra.
2. saria: 600€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
1. Saria: txapela, 200€ eta garaikurra.
2. Saria: 100€ eta garaikurra.
Bertso-jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; beraz, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.
Nora eta zelan bialdu
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez. Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-maila aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten dan ipini behar da. Hona hemen gure helbidea:
Balendin Enbeita 11. SARIA
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)
Martikoena 16, 2. pisua
48992 GETXO
Bertsoak posta elektronikoz bialdu gura izan ezkero, Word formatuko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: balendinenbeita2013@gmail.com
Epaiketea eta saria emotea
Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak ALBE Gala ekitaldiaren barruan emongo dira.
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Epaimahaiak sariren bat jauberik barik itxi leike, bai eta akzesit bat edo beste emon be, holan eretxi ezkero.
Lanen jabetza eta bestelakoak
ALBEk izango dau aurkezturiko edozein lan argitaratzeko eskubide osoa. ALBE izango da saritutako eta argitaratutako lanen jaube.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau horreek guztiak onartzea dakar. Arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko ahalmena.
Lehiaketeari buruzko informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen hartu-emonetarako bideak: Telefonoa: 605 704 385; e-maila: albegetxo@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!