'Lingua Nabajorum', euskerearen historia zoro-zoroa
2012-06-12 15:53 KultureaEz Dok Hiru bikoteak, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Lingua Nabajorum antzezlan barria aurkeztu dabe prentsaurrekoan. Euskerearen historia zoroa, ezelango asmo zientifiko edo pedagogiko bakoa sortu dabe, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Estreinaldia, bagilaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian.
E-r-r-e-s-k-a-t-e-a, argi eta garbi eta hori ez da olgetan ibilteko modukoa...
2012-06-12 15:50 Begi betegarriBilbo kulturen arteko topagune, Munduko Jenteen VI. Jaialdian
2012-06-12 15:42 jardunaldiakMunduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Bilbo kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez.
Urkiolara joan, zapatak urrutu…
2012-06-12 15:38Erne eta tente lemapean, bihar, bagilak 13, ospatuko dabe San Antonio Paduakoaren Eguna Urkiolan. Jaieguna ospatzeko, besteak beste, ganadu eta nekazaritza produktuen azokea antolatu ditue.
Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker, Getxoko 23. Nazinoarteko Blues jaialdian
2012-06-12 15:05 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak hasiko dau Getxoko udako musika egitarau oparoa, bagilaren 21ean. Hiru egunetan, blues doinuek bere egingo dabe Algortako Bihotz Alai plazea, Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker musikarien eskutik.
Pierre Yves Cousteau protagonista nagusi III. Getxo Seaweeken
2012-06-12 14:07III. Getxo Seaweek Itsas hondoak lemapean egingo da bagilaren 25etik garagarrilaren 1ra bitartean eta Pierre Yves Cousteau, Cousteau Komandantearen semea izango da protagonista nagusia.
XLIII. Derioko Udako Euskal Ikastaroa
2012-06-12 12:06 Euskerea berbagaiUdeagaz batera datoz oporrak, baina batzuk oporrak ikasketa bereziak egiteko aprobetxeten ditue. Labayru Ikastegiak berrogeta hiru urte daroaz hutsik egin barik udan ikastaroak eratzen euskerea ikasteko. Aurten be badator.
'Miel de naranjas'
2012-06-12 10:58 Zinema kritikakEderto girotu dabe, zuzendaritzea egokia da, eta musikea, bikaina. Ez da, ezelan be, pelikula txarra. Halanda be, ez dauka indarrik, motela da.
Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarra hil da
2012-06-11 17:51 BarriakGotzon Elortza (Getxo, Bizkaia, 1923) zinemagilea hil da bart, 89 urtegaz. Euskal zinemagintzan aitzindarietako bat izan zan, baita euskerazko lehen ikus-entzunezkoen egilea be.
Gotzon Elortzaren aldeko hileta eleizkizuna bihar, hilak 12, izango da, 20:00etan, Getxon, Algortako Erredentore eleizan.
Goyaren 224 grabadu, Bilboko Arte Eder museoko 'Asmatutako estanpak' erakusketan
2012-06-11 15:50 KultureaGoya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak erakusketea aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 224 estanpa batu dira, guztiak museoaren fondoetakoak.
Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' antzezlana produziduko dau Arriaga Antzokiak datorren denporaldian
2012-06-11 15:41 KultureaArriaga Antzokiak ikuskizunen produkzinoari eutsiko deutso datorren denporaldian, 2012-2013ko programazinoaren aurkezpenean Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistikoak nabarmendu dabenez. Danetara, lau sorkuntza propio izango dira.
‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdira 3.500 lagun hurreratu dira
2012-06-11 15:38 kulturbizAskoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia eta Maleta mexikarra argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak be Euskadi 2012k antolatutakoak eta atzo amaitutakoek, 3.500 eta 45.000 lagun batu ditue guztira, hurranez hurran.
Abian da Beldur Barik 2012
2012-06-11 14:21Gaur, bagilak 11, astelehena, abiatuko da 2012ko Beldur Barik! programea, Hamaika jarrera, hamaika aukera! izenburupean. Lehenengo jarduerae ikus-entzunezko lehiaketea izango da, gazteen arteko hartu-emonetan balio positiboak sustatzea helburu dauena
Kaxildo Alkorta: 'Bizkaierearen odola euskera batuarentzako sano aprobetxagarria da'
2012-06-11 12:18 BarriketanMendebalde Kultura Alkarteko zuzendaria
Xabier Etxeberriak 'Udazkeneko lorea' bakarkako bigarren nobelea argitaratu dau
2012-06-11 12:17 KultureaXabier Etxeberriak Udazkeneko lorea nobelea kaleratu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Esan ezin diranei edo esatea komenidu ez diranei buruzko eleberria idatzi dau zarauztarrak, personen arteko guzurrez eta sekretuez, hain zuzen be.
Peru Vidalek eta Julen Erezumak Bizkaiko Bertso Txapelketarako txartela irabazi dabe
2012-06-11 11:55 BertsolaritzeaEskualdetako Bertsolari Txapelketako azkenengo saioak astegoienean egin ditue. Zapatuan, Uribe Butroeko finala jokatu eben Sondikako kultur etxean. Peru Vidal leioaztarra izan zan irabazlea. Busturialdeko finalean, ostera, Julen Erezuma gernikarra izan zan onena.
Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa taldeak, Libourneko Fest'Arts jaialdian
2012-06-11 11:12 KultureaEuskal Herriko kale antzerkia erakusteko ahalegin berezia egingo dau Libourneko Fest'Arts jaialdiak. Institut Français erakundearen Bilboko egoitzan sinatuko dabe alkarlanerako akordioa bagilaren 12an.
Bide Ertzean eta Maria Berasarte, 'Artistas en Ruta' programearen barruan
2012-06-08 16:26 MusikeaEtxepare Euskal Institutuak eta Interpreteen Espainiako Alkarteak (AIE) sinatutako hitzarmenari esker, euskal taldeak Artistas en Ruta izeneko programan sartuko dira aurrerantzean. Hurrengo hileetan, Bide Ertzean talde tolosarra eta Maria Berasarte abeslari donostiarra izango dira euskal ordezkariak.
'Futbola, oinarritik euskaraz' futboleko entrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe
2012-06-08 15:46 Euskerea berbagaiFutbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue.
Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko programea zabalduko dau Jean-Claude Rabaték
2012-06-08 15:34 kulturbizParis III-Sorbonne Unibersidadeko Zibilizazino Espainiarreko katedradun Jean-Claude Rabaték, Miguel de Unamunok, jaio zanetik, 1930ean erbestetik itzuli zan eta Bilbo azken aldiz bisitau eban arte, bere jaioterriagaz izan eban lotura indartsu eta eten bakoa azalduko dau berbaldian.

























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...