XLIII. Derioko Udako Euskal Ikastaroa

Bizkaie! 2012-06-12 12:06   Euskerea berbagai

Udeagaz batera datoz oporrak, baina batzuk oporrak ikasketa bereziak egiteko aprobetxeten ditue. Labayru Ikastegiak berrogeta hiru urte daroaz hutsik egin barik udan ikastaroak eratzen euskerea ikasteko. Aurten be badator.

Udeagaz batera datoz oporrak, baina batzuk oporrak ikasketa bereziak egiteko aprobetxeten ditue. Labayru Ikastegiak berrogeta hiru urte daroaz hutsik egin barik udan ikastaroak eratzen euskerea ikasteko. Aurten be badator.


Hona hemen jakingarri batzuk:

- Zer: Labayru Ikastegiko alfabetatze mailak, euskalduntzeko mailak eta EGA prestatzeko ikastaroa.

- Noiz: bagilaren 18tik 30era eta garagarrilaren 2tik 14ra.

- Non: Labayru Ikastegia, Boluetako egoitzan (Bilbao-Galdakao errepidea, 6A. Metroalde eraikina, Metro geltokiaren ondoan).

- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara / 16:00retatik 18:00retara, zapatuetan: 9:00etatik 13:00era.

- Matrikulea: 280 euro.

- Izen-emotea: bagilaren 14ra arte.

- Helbidea: Labayru Ikastegia. Colon de Larreategi 14, 2. 48010 Bilbao. Tel.: 944 437 684 / Faxa: 944 437 758. e-posta: labayru@labayru.org


Sarrera-azterketea

Ikasle barri guztiei sarrera-azterketea egingo jake (Labayruko mailetan sartzeko). Hitzordua bagilaren 4an, arratsaldeko 16:00retatik aurrera.


EGA azterketea

Labayru Ikastegiko lehenengo hiru mailak gainditu dituenek Ikastegi honek eratzen dauen EGA azterketara aurkezteko eskubidea daukie. Azterketa-egunak: atariko probea: garagarrilaren 17a. Idatzizkoa: garagarrilaren 19a. Ahozkoa: garagarrilaren 19a.

Izena emoteko epea: bagila.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu