Bilbo kulturen arteko topagune, Munduko Jenteen VI. Jaialdian
2012-06-12 15:42 jardunaldiakMunduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Bilbo kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez.
Munduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez. Bilboko udaletxean egin dabe aurkezpena.
Munduko Jenteen Jaialdia gizarte-ekimena da, eta erakunde publikoen laguntasuna dauka. Prentsaurrekoan, jaialdiko arduradun Nilda Diarte, Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasun eta Herritarren Eskubideetako zuzendari Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Immigrazinoko zuzendari Miguel Angel Gonzalez eta Bilboko Udaleko Bardintasun eta Lankidetza eta zinegotzi Oihane Agirregoitia.
Emakume eta gizonen arteko bartdintasunerako jarrerak bultzatu, kulturen arteko hartu-emonak eta gizarte-sensibilizazinoa sustatu eta arrazismoa eta xenofobiaren kontra egitea dira Munduko Jenteen VI. Jaialdiaren helburu nagusiak, Oihane Agirregoitiak azaldu dauenez. Alkar ezagutzeko aukera ederra da, desbardina dana ezagutzeko aukera benetan be ona, ganeratu dau zinegotziak.
Bizkaian 200 nazionalidadetik gora daukaguz, eta EAEko etorkinen erdia berton bizi da. Horregaitik, ez da kasualidadea -esan dau Xabier Legarretak - Bilbo izatea jaialdiaren egoitzea. Jaialdia kultur arteko topagune bihurtu da, eta ez dau nortasunik galdu urteotan.
Barrikitasun bi ditu jaialdiak: bata, umeentzako Txikiparka egongo dala, eta bestea, Candela radioren eskutik, kultur arteko harremonen komunikazino karpea prestau dabela. Biak be, Arenalean bertan.
Aurtengo jaialdiaren lemea Nortasun irekiak da, Munduko Jenteen biltzarreko tailer baten sortutako kontzeptua, hain zuzen be. Gure kulturea eta historia biziten dagoan aldaketatik sortutako aberastasuna nabarmendu gura dabe antolatzaileek. Gizartean ez ezik gure barruan be nortasuna aldatzen doan gauzea dala azpimarratu dau Miguel Angel Gonzalezek, gizarte prozesuetan jazoten dan lez, gure nortasuna be aldatzen doa, hortxe dago aniztasuna.
Astegoienean, bagilaren 16an eta 17an, parte hartzen daben alkarteen ganeko informazinoaz gan, artisautzea eta janaria, aukeran izango dira Arenalean. Egitarau betea dauka jaialdian, batez be zapatu-domekan: munduko janariak, jantzea (Mexiko, Bolibia, Filipinak, Txile, Boli Kostea...), musikea (flamenkoa, Afrikako perkusinoa, Afrikako rapa, Andeetako doinuak...), tailerrak, antzerkia, eskulanak, berbaldiak (maputxeei buruz, karmerungo emakumeak...) eta beste makina bat kontu izango dira Bilboko Arenalean. Ganera, EHUko Esperientzia Gelan erakusketak eta berbaldiak antolatu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!