'Miel de naranjas'

Karolina Almagia 2012-06-12 10:58   Zinema kritikak

Ederto girotu dabe, zuzendaritzea egokia da, eta musikea, bikaina. Ez da, ezelan be, pelikula txarra. Halanda be, ez dauka indarrik, motela da.

- Zuzendaria: Imanol Uribe.
- Interpreteak: Blanca Suárez, Iban Garate, Karra Elejalde, Ángela Molina, Bárbara Lennie, Eduard Fernández, Fernando Soto, Nora Navas, Filipe Duarte.
- Gidoilaria: Remedios Crespo.
- Produktorea: Enrique González Macho.
- Musikagilea: Nuno Malo.
- Argazkilaritzea: Gonzalo F. Berridi.
- Herrialdea: Estadu espainarra.
- Iraupena: 101 minutu.
- Generoa: Dramea.

36ko gerraosteko Andaluzian kokatu dau Imanol Uribek Miel de naranjas pelikula barria. Epaile militarrek egunero fusiletan dabe nonor, edozein atxaki nahikoa da. Enrique izeneko gaztea jazoeron lekuko zuzena da, izan be soldadiskea egiten dabil epaitegian. Bere familia galtzaileen taldean dago, baina bera epaile militarraren lobeagaz ezkontzekotan dago. Iban Garate euskal aktorea da Enrique. Epaile ankerra Karra Elejalde da. Elejaldek eta Eduard Fernándezek egiten ditue interpretazino onenak. Akaso, epailearen personaia gaiztoegia da, nire ustez.

Istorioak arrakasta izateko osogai guztiak eukazan: intrigea, maitasuna, oroimen historikoa, ekintzea... Baina, zeozertan huts egiten dau. Ederto girotu dabe, zuzendaritzea egokia da, eta musikea, bikaina. Ez da, ezelan be, pelikula txarra. Halanda be, ez dauka indarrik, motela da. Adibidez, protagonista bien arteko pasinoa ez da ondo islatzen, ez da euren arteko sentimendurik ikusten. Horregaitik, Blanca Suárezen personaia sinisteko irudimen handia behar da.

Orokorrean, pelikulea geldoa bada be, azkenengo hogei minututan erritmoa aldatu egiten da, eta, abiadura handiz, aurrez pentsauta geunkan amaierara ailegetan gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu