Txistu Alardea egingo dabe zapatuan Bermeon, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabelegaz batera
2012-06-01 14:43 MusikeaBermeoko XI. Txistu Alardea zapatuan, bagilaren 2an, izango da Artza Frontoian, 20:00etatik aurrera. Udal Musika Eskoleak adierazo dauenez, urtero legez, kantari bati egiten deutsie konbita ospakizunean parte-hartzko, eta aurten, Su ta Gar taldeko kantari eta gitarristea dan Aitor Gorosabel izango da ekitaldian.
Jon Casenavek euskal literaturearen historiari buruzko saiakerea argitaratu dau
2012-06-01 13:04 KultureaJon Casenavek Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? saiakerea aurkeztu barri dau. Utriusque Vasconiae etxeak argitaratu dau, Kritika literarioa izeneko bilduman.
'Ronal the Barbarian' filmak irabazi dau VIII. Animabasauri-Animabasque
2012-06-01 13:03 BarriakSalvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beitia osotutako epaimahaiaren deliberazinoaren ostean, Ronal the barbarian pelikula danimarkarra izan da VIII. Animabasauri-Animabasque, Basauri-Bizkaiko Nazinoarteko Animazino Zinemaldia irabazi dauena.
Itxaro Bordak 'Boga Boga' nobelea kaleratu dau, Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarrena
2012-06-01 11:43 KultureaItxaro Bordak Boga Boga aurkeztu dau Susa argitaletxegaz, Amaia Ezpeldoi detektibearen abenturen bosgarren nobelea, hain zuzen be. Orain 25 urte Jana izeneko emakumearen desagertzea argitu beharko dau oraingoan Ezpeldoik.
'Hirurehun eta hamar segundo haiek' plazaratu dau Joseba Mikel Ugalde bermeotarrak
2012-06-01 11:23 kulturbizHirurehun eta hamar segundo haiek izeneko liburua collagekera lez izentauta dago azalean bertan, izaera eta norabide desbardinetako hausnarketak edo gogoetak, eremu barri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean, egiten daben ahalegina edo saiakerea, hori da egilearentzat collagekera.
Euskaltzaindiaren funtsak ikusgai Bilboko Liburu Azokeak antolatutako Euskal Pizkundeari buruzko erakusketan
2012-05-31 17:44 KultureaAzkue Bibliotekeak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari itxi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, batez be, Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak.
Tristezia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin bilbotarrak 'Quinoa' disko barria
2012-05-31 15:50 MusikeaMalenkonia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin pianista bilbotarrak Quinoa diskoa. Bigarren disko honetan seikotea osotu dau, haize instrumentuak gehituta. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu dau lana, Errabal Jazz bilduman.
Kontalaritzearen garrantzia azpimarratu dau Kirmen Uribek, Bilboko Liburu Azokearen inaugurazinoan
2012-05-31 15:47 KultureaGizarte justuago bat eregiten laguntzen dau istorioak konteteak, horixe nabarmendu dau ondarroatarrak azokearen hasierako pregoian. Uribegaz batera, Eduardo Zuritak eta Toti Martinez de Lezeak be egin dabe berba ekitaldian. Behin inaugurazinoa eginda, beraz, bagilaren 10era arte, euskerazko eta gaztelaniazko liburugintzearen uriburua izango da Bilbo.
X. Surfilm Jaialdia martxan
2012-05-31 14:47 BarriakSurfa ardatz dauen eta ezaugarri horreetako Europako jaialdirik zaharrena dan Surfilm Jaialdiaren Hamargarren edizinoa maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean izango da Donostian.
'Gazteak Hegoaren Bila' lehiaketearen azken probea Bilbon izango da
2012-05-31 13:09Gazteak Hegoaren Bila lehiaketea azken fasera heldu da. Datorren zapatuan, bagilaren 2an, Bilboko alde zaharrean lehiaketa honen laugarren eta azken probea egingo dabe. Euskadiko Medicusmundiko hiru alkarteek egin dabe lehiaketearen deialdia eta 330 lagun baino gehiagok emon dabe izena.
Unai Elorriaga eta Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrek liburu bana kaleratu dabe
2012-05-31 12:18 KultureaUnai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.
Tolosa-Donostia hautagaitzeak lortu dau 2016ko Nazinoarteko Txotxongilo Batzarra
2012-05-31 12:02 kulturbizChengdu (Txina) herrian egindako botazinoan, euskal hautagaitzeak bikoiztu egin ditu beste hautagaiak (Ekaterimburgo) lortutako botoak. Hiru ziran hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretirau eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo.
Nafarroako Gobernuak ezezkoa emon deutso Eguzki irratiaren helegiteari
2012-05-31 11:04Uste dogu erresoluzino honek kalte egiten deutsola, batez be, interes publikoari, ze ez dau bermatzen Nafarroako gizartearen aniztasun ideologikoa eta, batez be, ez dauelako bermatzen informazinoa askatasunez emoteko eta jasoteko eskubidea, hau da, gizon-emakumeen adierazpen askatasuna.
Karmele Esnal ikastolen mobimentuaren sortzaileetakoa hil da
2012-05-31 10:55 kulturbizKarmele Esnal Zulaika irakasle eta ohorezko euskaltzain hil da, 79 urte zituala. Ikastolen mobimentua sortzen eta eregiten parte hartu eban lehenengo andereñoetako bat izan zan. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban 1998an.
Bigas Luna, Enrique Urbizu, Ruth Gabriel, Sacha Ormaechea, José Ribagorda eta Andoni Aduriz sarituko ditue Cinegourland 2012an
2012-05-30 18:52 BarriakZinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Cinegourland Jaialdia bagilaren 7tik 9ra egingo da Getxon. Gaikako proiekzinoek, ikus-entzunezko eztabaidek, lehiaketek eta jai herrikoiek osotuko dabe VI. edizinoaren jardueren gidoia eta amaitzeko Cinéfilos&Gourmets sariak emoteko jaia izango da.
Gaizka Arostegi, Mikel Zarate sariaren irabazle
2012-05-30 17:58 sariak-autortzakGaizka Arostegi bizkaitarrak idatzitako Urrezko orrazia nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.
El Sol publizidade jaialdiak 18 herrialdetako 2.532 lan erakutsiko ditu Bilbon
2012-05-30 15:5018 herrialdetako 2.532 lan izango dira lehian XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdian, Bilbon, maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean. Danetara, publizidade eta komunikazino arloko 1.800 profesionalek hartuko dabe parte. Donostian 25 urte egin ostean, El Solek lehenengo urtea dau hau Bilbon.
Eduardo Galeano eta Kirmen Uribegaz zabalduko dabe Bilboko Liburu Azokea
2012-05-30 15:35 KultureaUruguayko idazlea Los hijos de los dias liburu barria aurkezten etorri da eta, ganera, kritikearen saria jaso dau. Maiatzaren 31tik bagilaren 10era egongo da Bilboko Arenalean liburu azokea eta ohiko moduan, azkenaldiko nobedadeak ezagutzeko, idazleakaz solasalditxua eukiteko eta antolatzaileek eratutako jardueretan parte hartzeko aukerea egongo da.
Bilboko Errekalde auzoak III. Zirkualde jasoko dau astegoienean
2012-05-30 15:13 kulturbizErrekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren hirugarren edizinoa jasoko dau astegoienean (bagilaren 1ean, 2an eta 3an). Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako estaduko zazpi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzoko plazara.
Badator Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIX. Bertsolari Txapelketearen finala
2012-05-30 14:04 BertsolaritzeaIkastolen Elkarteak antolatuta eta Bertsozale Elkartea laguntzaile dala Bilboko Indautxun dagoan El Carmen aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 1ean, goizeko 11:00etan.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...