WOP jaialdiak North Mississippi Allstars, Lisa and The Lips, Capsula eta Sex Museum batuko ditu urrian Bilbon
2013-07-24 18:32 MusikeaThe Walk On Project mobimentuak antolatzen dauen III. Wop jaialdia egingo dau urriaren 11n eta 12an Bilboko La Casilla pabilioian, eta dagoeneko iragarri ditu parte hartuko daben lehen taldeak: North Mississippi Allstars eta Lisa & The Lips estadubatuarrak, Capsula argentinar-bilbotarrak, Sex Museum madrildarrak, Money For Rope australiarrak eta Zodiacs eta Sonic Trash bizkaitarrak.
The Walk On Project mobimentuak antolatzen dauen WOP jaialdiak hirugarren edizinoa egingo dau urriaren 11n eta 12an Bilboko La Casilla pabilioian, eta dagoeneko iragarri ditu parte hartuko daben lehen taldeak: North Mississippi Allstars eta Lisa & The Lips estadubatuarrak, Capsula argentinar-bilbotarrak, Sex Museum madrildarrak, Money For Rope australiarrak eta Zodiacs eta Sonic Trash bizkaitarrak. Irailean egitarauko buruak jakinarazoko dituela esan dabe antolatzaileek.
The Walk On Project irabazi asmorik bako erakunde bat da, Jontxu ume bilbotarraren inguruan sortua. Jontxuri nerbio-sistemako endekapenezko gaixotasun genetiko bat diagonostikau eutsien 2008ko urrian, eta Mentxu Mendieta eta Mikel Renteria bere gurasoek alkartea sortu eben, mueta honetako gaixotasunei aurre egiteko terapien ikerketarako dirua batzeko helburuagaz, ekitaldi musikalen antolakuntzearen bidez.
Igaz, adituen arabera, Europako bosgarren jaialdirik onena, urteko kontzertu onena Europan eta Europako laugarren musika ekimen onena izan zan.
Krisiari aurre eginez, WOP jaialdiak bere rock izakereari eutsi eta hamar talde baino gehiago batuko ditu Bilboko La Casilla pabilioian. Oraindino egitarau osoa zehaztu barik dagoan arren, North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Sex Museum, Capsula, Money For Rope, Zodiacs eta Sonic Trash iragarri dituzte antolatzaileek, eta irailean jakinarazoko ditue egitarauko buruak.
Oso gogor gabilz beharrean egitarauagaz, igaz bezela, rock zaleentzat eskaintza oso erakargarria egiteko asmoz. Irailera arte ez doguz egitarauko buruak iragarriko, baina igazko bide musikal bera, benetakotasuna eta kalidadea espero zeinkiez, gagozan egoeran egon arren, adierazo dau Mikel Renteriak, Mentxu Mendietagaz batera WOP erakundearen eta jaialdiaren sortzaile danak.
Abuztuaren 1etik 30era bitartean, jaialdirako 200 bonu jarriko dira salgai, 45 euroan, www.walkonfestival.com webgunean eta ohiko salmenta bideetan. Batutako dirua, The Walk On Project erakundeak antolatzen dituan ekimen guztietan legez, nerbio-sistemearen endekapenezko gaixotasunentzako terapien ikerketara bideratuko da. Dagoeneko, ekimenak 160.000 euro zuzendu ditu nazinoarte mailako bi proiektu zientifiko bultzatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!