'Culinary Zinema' sailak zinemea eta gastronomia buztartuko ditu Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2013-07-22 16:22   Barriak

Basque Culinary Centerrek, Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo Zinema Jaialdiak Culinary Zinema: Zinemea eta Gastronomia sailaren programazinoa aurkeztu barri dabe. Aurten gastronomia ardatz daben zazpi film proiektauko dira, ostean afari tematikoak egingo dira, sukaldari eta jatetxe apartek prestauta.

Basque Culinary Centerrek, Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo Zinema Jaialdiak Culinary Zinema: Zinemea eta Gastronomia sailaren programazinoa aurkeztu barri dabe. Aurten gastronomia ardatz daben zazpi film proiektauko dira, ostean afari tematikoak egingo dira, sukaldari eta jatetxe apartek prestauta.

Prentsaurrekoan izan dira Thomas Struck Berlingo Jaialdiko Culinary Cinema saileko arduraduna, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko burua.

Aurten be, Donostiako Zinemaldia eta Berlinalegaz batera egingo dau behar Basque Culinary Centerrek. Orain urte bi abiatu eben egitasmoa, FIAPFen kategoria garrantzitsueneko zinemaldi lehiakor bat eta metro koadroko Michelin izar gehien dituan urian zinemea eta gastronomia bateratzeko asmoz, adierazo dabe.

Zazpi filmek osotzen dabe egitaraua, sei lehenengoz estreinauko dira, eta bat berreskuratu egingo da, Alfonso Arauk 1992an zuzenduta Como agua para chocolate, hain zuzen be. Honexek dira sei estreinaldiak: Bushi no kondate / A tale of samurai cooking-A true love story (Yuzo Asahara, Japonia), Fa-i-neol re-si-pi/Final recipe (Hego Korea), Jadoo (Amit Gupta, Erresuma Batua), Make hummus not war (Trevor Graham, Australia), Sma citroner gula/Love and lemons (Teresa Fabik, Suedia) eta Tennoshizuku Tatsumi Yoshiko 'inochi - no - soup'/Drops of heaven (Atsunori Kawamura, Japonia).

Emonaldi bakotxaren ostean, afari bana prestauko dabe Aizpea Oihanederrek (Xarma jatetxea, Donostia), Mikel Gallok (Ni neu, Donostia), Dani Lópezek (Kokotxa, Donostia), Roberto Ruizek (Frontón, Tolosa), Joxe Mari Arbelaitzek (Arbelaitz, Donostia), Josean Alijak (Nerua, Bilbo), Rubén Trincadok (Mirador de Ulía, Donostia), Gorka Txapartegik (Alameda, Hondarribia) eta Zuriñe Garcíak (Andra Mari, Galdakao).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu