'La migliore offerta'

Karolina Almagia 2013-07-22 13:58   Zinema kritikak

La migliore offerta faltsoa begitantzen jat, handiustez egindakoa. Ezin sinistu ikusten nagoena... Denporea pasetako balio dau, bai, nahiz eta metraje luzeegia izan, beste behin be. Baina ez dozu hemen topauko hainbat kritikarik aitatutako pelikula bikaina.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Giuseppe Tornatore.
- Musikea: Ennio Morricone.
- Aktoreak: Geoffrey Rush, Jim Sturgess, Sylvia Hoeks, Donald Sutherland.
- Generoa: Intriga-maitasuna.
- Herrialdea: Italia.
- Iraupena: 124 minutu.


Artea eta enkanteen munduan kokatzen da La migliore offerta (La última oferta) pelikulea. Thrillerra eta maitasuna nahasten dira istorio honetan. Giuseppe Tornatoreren film barriari balio handiegia emon deutsiela uste dot. Hasteko, kontakizunak beste pelikula asko ekarten ditu gogora. Eta hori ez da bape ona. Gidoi bihurria dau, baina filmaren erditik aurrera huts egiten dau, erremedio barik. Bihurregia, akaso?

Igarten da diru piloa erabili dabela eszenaratzean eta, egia esan, arlo teknikoa oso ondo burututa dago. Geoffrey Rushen interpretazinoak mesede egiten deutso, eta berari esker egiten dau aurrera pelikuleak. Barriz, Sylvia Hoeksen lana urrun geratzen da. Bien artean, ganera, ez dago bape kimikarik.

La migliore offerta faltsoa begitantzen jat, handiustez egindakoa. Ezin sinistu ikusten nagoena... Denporea pasetako balio dau, bai, nahiz eta metraje luzeegia izan, beste behin be. Baina ez dozu hemen topauko hainbat kritikarik aitatutako pelikula bikaina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu