'Bizkaia urez ganezka' erakusketea, Bilboko Foru Liburutegian

Bizkaie! 2013-07-23 11:49

Orain 30 urteko uriolen argazkiak, orduko egunkarietako albisteak eta beste hainbat material batu ditue Bizkaia urez ganezka erakusketan, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketea irailaren 25era arte egongo da zabalik.

Orain 30 urteko uriolen argazkiak, orduko egunkarietako albisteak eta beste hainbat material batu ditue Bizkaia urez ganezka erakusketan, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketea irailaren 25era arte egongo da zabalik.

Bizkaitarrek ez dabe ahaztuko abuztuaren 26ko gaua. Barikuan, goizean goizetik, euria egin eban. Arrastiko lauretarako herritarrak estutzen hasi ziran. Auzo asko urez inguratuta egozan, zubiak jausi egin ziran, kaminoak zarratuta, Bilbo argi, ur eta telefonorik barik. Bilbon ura ganezka egiten hasi zan. Arenaleko jei eremua hustutea erabagi eban, Aste Nagusia zan.

Gau luze-luzea izan zan herri askotan, Bilbo, Galdakao, Zamudio, Plentzia, Bermeo, Etxebarri, Ugao eta Bakion, berbarako. 34 persona hil ziran eta 200.000 miloe pezetako galerak eragin zituen uriolek.

Danetara, berrehun erretratu baino gehiago dagoz ikusgai erakusketan, udal agirietako nahiz bilduma partikularretakoak, eta egunkarietakoak bere bai. Urteotan Bizkaia zenbat aldatu dan ikusteko, orduko eta gaur egungo irudiak batu dira.

Bizkaia urez ganezka erakusketea Foru Liburutegiko areto nagusian dago, irailaren 25era bitartean. Astegunetan, astelehenetik barikura, 9:30etik 13:30era egongo da zabalik, goizez, eta 16:30etik 19:30era, arrastuz. Zapatuetan be zabalik egingo da, 10:00etatik 13:00era.

Erakusketearen ganeko argibide gehiago, liburutxu honetan, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu