Aldaketa ugari dakarz Lekeitioko 36. Zine Bilereak

Bizkaie! 2013-07-23 14:52   Barriak

Martxan da daborduko Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerea. Lanak bialtzeko epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Antolatzaileek makina bat aldaketa egin ditue edizino honetan, sarietan batez be. Hauxe da euskara hutsez egiten dan zinema jaialdi bakarra.

Martxan da daborduko Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerea. Lanak bialtzeko epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Antolatzaileek makina bat aldaketa egin ditue edizino honetan, sarietan batez be. Hauxe da euskara hutsez egiten dan zinema jaialdi bakarra. Iker Ayestaran ilustratzaileak egingo dau edizino barriztau honetako kartela.

Aldaketak nabarmenak dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Orain arte lez, arlo nagusi bi izango dira, Profesionalak eta Amateurrak, baina sariak eurak bestelakoak izango dira. Lehenago hiru atal egozan: Sormenezkoak, Argumentuzkoak, eta Dokumentalak. 36. aldi honetan, barriz, Zuzedaritza, Produkzino, Gidoi, Argazki eta Film Onena sariak banatuko ditue.

Arlo bakotxean, profesionalek 1.620 euro eta zilarrezko antzarra jasoko ditue, eta amateurrek, ostera, 1.100 euro eta antzarra. Horrezaz gan, Gazte 22 saria sortu dabe, hasibarri diran gazteak bultzatzeko. Irabazleak 600 euroko sari berezia lortuko dau.

Euskeraz egindako ikus-entzunezkoen arloa sustatzea da Euskal Zine Bilerearen helburua, nabarmendu dabe antolatzaileek. Ganerako zinemaldietara egokitu beharrak eragin dau sarien aldaketea. Euskerazko zinemagintza sektore profesionala Bilerara erakarri gura dabe, eta aldi berean lan amateurrak saritu.

Amaiera ekitaldian be barrikuntzak egiteko asmoa daukie Zine Bilerearean arduradunek, baina oraindino ez dabe ezer zehaztu. Zemendiaren 26tik 30era egingo da jaialdia.

Lanak aurkezteko azken epea irailaren 10a izango da. Inprimakia eta ikus-entzunezkoa Lekeitioko Kultur Etxera bialdu beharko dira: R.M Azkue, 5- 48280 Lekeitio. Argibide gehiago gura izan ezkero: www.lekeitio.com, www.zinebilera.com edota 946243482 telefono-zenbakian.

36. Zine Bilerako oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu