Euskal Herritik kanpoko azoketara joateko laguntzen deialdia egin dau Etxeparek

Bizkaie! 2013-07-29 12:16   kulturbiz

Musika, arte eszeniko eta ikus-entzunezko arloetan merkatu izaerea daben azoka, jaialdi edo jarduera profesionaletara joan ahal izateko laguntzinoen deialdia argitaratu barri dau Etxepare Euskal Institutuak.

Musika, arte eszeniko eta ikus-entzunezko arloetan merkatu izaerea daben azoka, jaialdi edo jarduera profesionaletara joan ahal izateko laguntzinoen deialdia argitaratu barri dau Etxepare Euskal Institutuak. Topaketok 2013. urtean eta euskeraren eremu geografikotik kanpo egindakoak, edo egiteko dagozanak, izan behar dabe, erakundeko iturriek jakinarazo dabenez. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 13an amaituko da.

Deialdi honetako gehienezko zenbateko orokorra 72.000 eurokoa izango da, eta modalidade bakoitxari jagokon kopurua hauxe iznago da: ikus-entzunezkoetarako, 52.000 euro; musikarako, 10.000 euro; eta arte eszenikoetarako, 10.000 euro. Joan-etorriak, ostatua, dietak eta azoketan akreditetako edo instaletako gastuak onartuko ditue.

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu