Arte Ederretako ikasle bik sortutako eskultura bat ikusgai Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2013-07-24 13:04   Kulturea

Alberto Díezen eta Leo Burgeren Baluarte 1,2,3,4,5 formatu handiko eskulturea izan da aukeratua eta irailera arte ikusgai egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren kanpoaldean.

Gaur, garagarrilak 24, 10:30ean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan (Ramón de la Sota kaia 1, Bilbo), Baluarte 1,2,3,4,5 formatu handiko eskulturearen inaugurazino ekitaldia izan da da. Alberto Díez eta Leo Burge UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko Arteko Graduko laugarren mailako ikasleak dira eskultura honen sortzaileak.

Aurtenetxea Containers enpresearen ekimenez Zabala Arquitectosen laguntzinoagaz eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen parte-hartzeagaz, ikasturte honetan zehar deialdi edegia izan da Arte Eder Fakultadeko ikasleen artean Museoaren kanpoalderako berenberegi pentsautako interbentzino proiektu artistikoak aurkeztu deiezan. Proiektu horreek, edozein motatakoak izan eitekezan (piktorikoak, eskultorikoak, ikus-entzunezkoak, performanceak, etab.). Aurkeztutako proiektuen artean, Alberto Díezen eta Leo Burgeren Baluarte 1,2,3,4,5 formatu handiko eskulturea izan da aukeratua eta irailera arte ikusgai egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren kanpoaldean.

Aurkespen ekitaldian parte hartu dabe: Jon Ruigomez, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria; Natxo Rodríguez, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko Unibersidade Hedapeneko dekanordea; Julen Aurtenetxea, Aurtenetxea Containers enpresako gerentea; eta Alberto Díez eta Leo Burge, UPV/EHUko Arte Edern Fakultadeko ikasleak eta eskulturearen egileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu