'Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia' erakusketa aurkeztu dabe
2013-07-24 15:30 KultureaBermeoko Arrantzale Museoan Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia erakusketea edegi barri dabe. Anton Ormazaren irudiaren bidez, XX. mendeko Bermeoko bizitzea azaltzen da erakusketan.
Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia erakusketea edegi barri dabe Bermeoko Arrantzale Museoan. Anton Ormazaren irudiaren bidez, XX. mendeko Bermeoko bizitzea azaltzen da erakusketan.
Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua, Joseba Agirrezkuenaga EHUko Historia Garaikideko katedraduna, Idurre Bideguren Bermeoko alkatea eta erakusketako materiala laga dauen Ormaza Larrozea familia izan ziran.
Anton Ormazak lanbide, politika eta kultura arloetan burutu zituan jarduerek euskaldunok arlo sozio-ekonomikoei ekiteko eta arlook abiarazoteko dogun gaitasuna azaltzen dabe. Erakusketa honek gure oraintsuko eta gure ohituren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukerea eskaintzen deusku. Ariztondok adierazo ebanez, joan dan urtean leku honetantxe galarrenaren mendeurrena gogoratu ondorik, bizkaitarrok eta Bizkaira datozan bisitariek Bermeoko Uribilduaren XX. mendeko mundu honen atal barri bat ezagutzeko aukerea daukie.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ormaza Larrozea familiak holan eskatuta, Ormazatarren agiritegi personala gordeten dau, eta haren emoitzea da Bermeon ikusgai dagoan erakusketea. XX. mendeko Bermeoko herriaren historiaren atal bat batu da. Horrek guztiak Ormaza konserba-fabrika zaharrari buruzko agiri-sorteagaz jarraipena izatea espero dabe, dokumentazino horrek berebiziko interes historikoa dauka, erakusketa hau egoki osotuko leuke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!