Laster da hemen 21. Euskal Encounter party erraldoia

Bizkaie! 2013-07-19 15:49

Hemen da 21. Euskal Encounter, ordenagailuzale amorratuen topaleku handia. 35.000 metro koadrotan 4.096 ordenagailu eta 6.000 lagun batuko dira garagarrilaren 25etik 28ra, Barakaldoko BECen. Interneten nabegetako 20 Gb segundoko sare konexinoa eukiko dabe, ohiko banda zabala baino 3.000 bider handiagoa.

Hemen da 21. Euskal Encounter, ordenagailuzale amorratuen topaleku handia. 35.000 metro koadrotan 4.096 ordenagailu eta 6.000 lagun batuko dira garagarrilaren 25etik 28ra, Barakaldoko BECen. Interneten nabegetako 20 Gb segundoko sare konexinoa eukiko dabe, ohiko banda zabala baino 3.000 bider handiagoa.

Bilboko Alondigan egin dabe aurkezpena, eta bertan izan dira Sabino San Vicente Euskal Encounterreko arduradun nagusia, Mikel Astorkiza Euskaltel Fundazinoko zuzendaria, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria eta Aitor Cobanera Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapen eta Lehiakortasun saileko Teknologia eta Barrikuntza zuzendaria.

Sabino San Vicente pozik dago partyak lortutako harrera onagaitik. Daborduko Euskal Encounterrek ez dauka pareko partyrik estadu espainiarrean. San Vicentere arabera, urtero % 40 partaide barri etorten dira. Horrek parte hartzeko interes handia dagoala erakusten dau, eta partyaren eragin eremua zabaltzen laguntzen dau.

Miren Dobaranek Bizkaiko Foru Aldundiak partyagaz daukan konpromisoa nabarmendu dau, aberastasuna sortzen dauen industria dala ganeratu dau.

Hiru gune nagusi izango ditu Euskal Encounterrek: Euskal Partya, Gamegunea eta Opengunean. Euskal Partyan arte digital, hardware, software eta jokoen lehiaketak egingo ditue; Gamegunen, nazinoarteko bideojoko lehiaketa profesionala, munduko ospetsuenetarikoa; eta, Opengunen, doban eta publikoari guztiari edegia, berbaldi eta tailerrak antolatu dira.

Call of Duty: Black Ops II jokoan oinarrituko da aurtengo bideojoko txapelketa profesionala. Hainbat herrialdetako 12 taldek parte hartuko dabe lehiaketearen hamaikagarren edizino honetan. Danetara, 10.500 euro banatuko ditue saritan. Jokalari guztiak profesionalak izango dira, eta mundu osoan milaka lagunek segiduko ditue partidak Interneten.

Laugarren urtez zabalduko dabe Opengune. Marka ezagunek erakusmahaiak ipiniko ditue, aurrerapen teknologiko barrienak aurkezteko. Ganera, barrikuntza proiektuak bultzatzen dituen euskal erakunde batzuen erakustokiak be egongo dira bertan. Egitaraua osotzeko, debaldeko makina bat berbaldi, tailer eta erakustaldi atondu ditue.

Euskal Encounter 1994an sortu zan, eta gaur estadu espainiarreko party zaharrena eta handiena da. 25 ordenagailugaz hasi eban ibilbidea Euskal Encounterrek, Urretxun. 21. edizino honetan 4.000 ordenagailu ditue, eta izen-emotea hiru egunean amaitu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu