San Inazio egunean Gorbeiara joateko dobako autobus zerbitzua eskainiko dau Bizkaiko Aldundiak

Bizkaie! 2013-07-23 10:47

Segurtasun eta irisgarritasun arrazoiakaitik, Gorbeiako aparkalekuak zarratu egingo dira, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuak Areatzan prestauko diran aparkalekuetan itxi eta Pagomakurrera autobusez igotea gomendatzen da. Gorbeibus goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:30 arte ibiliko da, etenbarik.

Bizkaiko Foru Aldundiak dobako autobus zerbitzua eskainiko dau garagarrilaren 31n, San Inazio egunean, Pagomakurrera, Gorbeiako Parke Naturalera kotxe barik heldu ahal izateko. Ondoz ondoko bosgarren urtez izango da Gorbeibus zerbitzua, dagoeneko proiektu eroso eta iraunkorra. Ingurumeneko foru Sailak zenbait autobus lotura antolatu ditu, dobako zerbitzu ekologikoa eskainiz eta, ingurumena zaintzeaz gan, Gorbeiako bideetan sor daitekezan zirkulazino arazoei aurre eginez.

Gorbeiako Parke Naturala hobeto zaintzeko premineari erantzuteko antolatu da zerbitzua, egun seinalatuetan, tartean San Inazio egunean, parkean izaten diran ibilgailuen joan-etorriei begira. Gurutzera igoteko ohiturea oso finkatuta dago, batez be Arratian eta Nerbioi inguruan, baina jaiak ezin dau Parke Naturala kaltetu.

Segurtasun eta irisgarritasun arrazoiakaitik, Gorbeiako aparkalekuak zarratu egingo dira, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuak Areatzan prestauko diran aparkalekuetan itxi eta Pagomakurrera autobusez igotea gomendatzen da. Gorbeibus goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:30 arte ibiliko da, etenbarik.

Areatzan dobako bost aparkaleku atondu ditue. Holan, Gurutzera heldu nahi dabenek ibilgailua herrigunean aparkau ahal izango dabe, ondoren, Gorbeibusez Pagomakurrera heldu eta handik oinez igoteko. Aparkalekuek kokapen estrategikoa dabe, erraz heltzeko Gorbeibusaren abiapuntura (udal ugerlekuetatik hur).

Arratiano aparkalekua N-240 errepidearen bi aldeetan egongo da; Bolivar aparkalekua, ikastetxetik metro gitxira, BI-3530 errepidean; eskolako aparkalekua, Areatzako eskolan bertan; Guardaminoko aparkalekuak Askatasuna kaletik dauka sarbidea, eleizearen eta eskolearen artean; eta Astondoa Pirotekniako aparkalekua.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Areatzako Udalak eskerrak emon nahi deutseez zerbitzu hau antolatzen lagundu daben persona eta enpresa guztiei, emondako laguntzinoagaitik. Ekimenaren helburua Gorbeian kontrako elementu bat ebitetea da, hau da, autoak, ingurua kaltetu eta kutsatzen dabelako eta fauneari enbarazu egiten deutseezan zaratak eragiten dituelako. Bidenabar, gurutzera joango diran pertsonei dei egin nahi deutsee, espazio naturala zaintzen lagundu deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu