Silvia Olabarria artista bilbotarrak erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-07-23 16:36   Kulturea

Artista bilbotarrak 2010. urte amaieran lantzen hasi zan sail bateko margolan eta collage betek osotzen dabe Rekalde aretoan aurkeztu daben erakusketea, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako barriek programearen barruan.

Artista bilbotarrak 2010. urte amaieran lantzen hasi zan sail bateko margolan eta collage betek osotzen dabe Rekalde aretoan aurkeztu daben erakusketea, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako barriek programearen barruan.

Silvia Olabarriak sortutako sailaren izenburua (Todos nosotros) eta saileko lanen izen asko, Raymond Carver idazlearen olerkien txatalak dira. Beste izenburu batzuk ez dira idazle estadubatuarrak idatzitako esaldiak, baina haren idazkien estilo berekoak dira, esate baterako, Ezertxo ere ez egin edo Hau lasaitua esaerak. Maila linguistiko horrek asko erakarten nau -azaldu dau Silvia Olabarriak- eta, ganera, oso gustukoa dot edonork erabilten dituan esaldien anbiguotasuna. Esaera nahasgarriak dira, ez dabelako ezer azaltzen obreari buruz. Sortzaileak zuzenean egin dau lan irudiokaz, argazkiak urratu, alkartu, batu eta ehundurak erabilten dodaz.

María López Díez irakaslearen esanetan, Olabarriaren pintureak mihiseagaz alkarrizketa bizia erakusten dau. Alkarrizketa hori, sarritan eztabaida bihurtzen dana, erraz mobiduten da ordenaren eta nahasmenaren artean, errealidadearen onarpena eta abstrakzinoaren artean. Margolanek eta collageek eguneroko objektuz betetako mundua azaltzen dabe. Errutinazkoa danak izaera poetikoa lortzen dau, ganeratu dau Lópezek.

Silvia Olabarria (Bilbo, 1974) Arte Ederretan lizentziau zan, EHUn. Argazkilaritza ikastaroak egin zituan Londresen, Central Saint Martins School of Arts izeneko eskolan. 2002. urtean Arte Garaikidearen Teoria eta Praktikearen Masterra egin eban, Madrilgo Unibersidade Konplutentsean.

Erakusketa ugaritan parte hartu dau, besteak beste, Bilboko BBK Arte Fundazinoan eta Madrilgo Travesía Cuatro galerian, 2003. urtean. Hainbat proiektutan hartu dau parte, tartean, Lizarrako Pintura Biurtekoan 2007an, Getxo Arte 09 eta Open Studio 2012n.

barriek programeak Bizkaian lan egiten daben artistek egindako sorkuntza plastikoa eta ikusizkoa sustatu eta laguntzea dau helburu. Aurreko erakusketetan, ikusgai izan dira Rekalde Aretoan June Crespo, Fernando Villena Irune J. Orbea eta Manu Urangaren lanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu