Jon Unzueta durangarrak irabazi dau Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-14 12:29   sariak-autortzak

Jon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Alkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehenengo saria jaso dauen lana. Bigarren saria, barriz, Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da.

'Art After Dark' saio berezia izango da Guggenheim museoan maiatzaren 14an

Bizkaie! 2010-05-14 11:43   Musikea

Nazinoartean oso ezaguna dan Superpitcher DJ alemaniarra eta Alber Moya-k eta Jordi Labanda-k osotzen daben Rushmore Academy bikotea alkarrekin izango dira Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio berezian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Toponimia ardatz Euskerearen Jatorriaren V. Biltzarra

Bizkaie! 2010-05-13 17:53   Euskerea berbagai

Toponimiak hizkuntzalaritzearen barruan dauen garrantzia azpimarratu nahi da, maiatzaren 15ean Arteagan egingo dan biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziran berben esanahia ulertuz, hizkuntzearen sorrerea aditzeko gakoak eskuratu daitekezalako.

Unai Basurkok eta Getxoko Udalak hitzarmena sinatu dabe bela sustatzeko

Bizkaie! 2010-05-13 15:14

Unai Basurkok adierazo dau helburua belaren kirola indartzea eta zabaltzea dala. Belaren jarduereak Frantzia lako herrialdeetan dauen oihartzun ekonomikoa nabarmendu dau eta belaren kirolak giza baloreak, lana, alkartasuna eta itsasoaganako errespetua emoten dituala.

Metroa Castrora ala Gorbeiara? Hamaika ikusteko jaio gara!!!

Angel Dominguez 2010-05-13 15:02   Begi betegarri

Eibar, Interneten gune nagusia

Bizkaie! 2010-05-13 13:03

'Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu' lemapean, ekimena maiatzaren 14tik 17ra bitartean gauzatuko da, Internet&Euskadi alkarteak, SPRIk, KZguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarko Udalak bultzatuta, Euskaltelen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antonio Ozores aktorea hil da

Bizkaie! 2010-05-13 12:27   Barriak

Bi hamarkadatan, antzeztaldeko etenbako aktore lanetan edo sainete eta komedietako protagonista moduan egin eban lan. Antzerki eta zinema munduetan egindako lanakaz bilduma aberatsa lortu eban eta, geroago, arinegi berba egiteko bere modu berezi eta ezagun horretara bideratu eban izaera komikoa, Jose Luis anaiaren edo Cantinflas mexikarraren berba-moduak gogora ekarriz.

Sondika XXX. Bizkaiko Jantzari Egunaren eszenatoki bihurtuko da

Bizkaie! 2010-05-13 11:47   Kulturea

Sondikako futbol-zelaian 75 jantza talde, 3.500 jantzari eta milaka lagun batuko dira datorren maiatzaren 16an, domekan, XXX. Bizkaiko Jantzari Eguna ospatzeko.

Berrogeta bederatzi konpainiak eskainiko ditue ikuskizunak Leioako XI. Umore Azokan

Bizkaie! 2010-05-12 15:48   Kulturea

Maiatzaren 20tik 23ra

Elementu bik lortu dabe azokea erreferentzia izatea: konpainiek eta publikoak. Danetara, 49 konpainia izango dira: 10 euskaldun, 26 estadu mailakoak eta 13 atzerritarrak. Hemeretzi estreinaldi izango dira, horreetako 6 euskaldunak.

Richard Serra eskultoreak irabazi dau Arteen Asturiasko Printzea saria

Bizkaie! 2010-05-12 15:39   sariak-autortzak

Aurreko lau edizinotan finalista izan zan Serra eta aurtengo edizinoan, barriz, Riccardo Muti orkestra zuzendariaren eta Carlos Saura zinemagilearen aurretik gelditu da.

Luis de Pablo musikagile bilbotarra omenduko dau SGAEk

Bizkaie! 2010-05-12 14:13   Musikea

Luis de Pablo 1930ean jaio zan Bilbon, eta musikearen abangoardiako musikagile nabarmenetakoa da. 1951ko belaunaldiko kidea da, eta Europan XX. mendearen erdialdeko egoerea barritu eben korronteak ekarri nahi izan zituan Espainiako musika-mundura.

'Badator antxoi' lemapean, Ondarroak maiatzaren 15ean ospatuko dau Antxoa Egune

Bizkaie! 2010-05-12 11:57

'Badator Antxoi' aurtengo leloa, erakusgarria da. Herriko merkatarien eta ostalarien alkarteak antolatzen dauen jaialdian herriko alkarte gastronomikoek egindako lau mila pintxo inguru probau ahal izango dira eta hainbat ekimenakaz gozau.

Bart banatu ditue XXII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen sariak

Bizkaie! 2010-05-12 10:26   sariak-autortzak

Aurten 690 ipuin jaso dituan Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz.

Zazpi mila lagun batu ditu Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak

Bizkaie! 2010-05-11 18:31   kulturbiz

Arrigorriagako XV. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak herriko kale eta plazetan zazpi mila pertsonatik gora batu ditu, igaz baino bostehun persona gehiagok parte hartu dabe kalean eta familiartean gozetako aukerea emoten dauen egitarauagaz.

'London Calling: Live in Hyde Park' DVD bikotxa kaleratuko dau Bruce Springsteen & The E Street Band-ek bagilean

Bizkaie! 2010-05-11 15:30   Musikea

'London Calling: Live in Hyde Park' DVDak Springsteenen sasoi guztietako kantak jasoten ditu, 'Born To Run'-en hasi eta 'Working on a Dream'-eraino. The Clash ('London Calling'), Jimmy Cliff ('Trapped'), The Young Rascals ('Good Lovin'') eta Eddie Floyd ('Raise Your Hands') talde eta artisten bertsinoak be interpretetan ditue.

Jakintza Librearen Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2010-05-11 15:06

Azkue Fundazinoak 'Jakintza librearen jardunaldiak' antolatuko ditu maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

1.200 ikaslek parte hartuko dabe Getxoko VIII. Euskal Egunean

Bizkaie! 2010-05-11 13:54   Euskerea berbagai

Datorren barikuan, maiatzaren 14an, Getxoko Udalak antolatutako VIII. Euskal Eguna ospatuko da Fadurako Kiroldegian (Algortan) eta Andres Isasi Musika Eskolan (Areetan), ikasturtean umeek ikasitako jantza, kanta eta bertsoen erakustaldia eskaintzeko helburuagaz.

Donostiako 58. Zinemaldiko kartela aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-05-11 13:00   Barriak

Zientziaren Kutxagunean antolatutako ekitaldi batean aurkeztu dabe Donostiako 58. Nazinoarteko Zinemaldiaren kartel barria. Laugarren urtez jarraian, Oscar Marine arduratu da Zinemaldiaren diseinu grafikoaz. Aurtengoan, 'begirada berezi batek irmotasunez, jakinminez eta desafioz' jantzi dau iragarpena.

'Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa' ikastaroa antolatu dau Bertsozalek

Bizkaie! 2010-05-10 18:45   Bertsolaritzea

Bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra bitartean, Eibarko UEUko egoitzan, bertsoaren sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoari esker, bertsoaren alderdi komunikatiboaren kontzientzia hartzea eta perfekzionetea izango da ikastaroaren helburua.