Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak, ohiko udako itsasaldia hasiko dau euskal kostaldetik

Bizkaie! 2013-08-21 12:16

Abuztuaren 22an, goizeko 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar azkenaldion udan egiten dauen itsasaldiari ekingo deutso. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.

Abuztuaren 22an, goizeko 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar azkenaldion udan egiten dauen itsasaldiari ekingo deutso. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira. Ikasleek nabigazino praktikak egitea eta gizarteari bela mundua hurreratzea dira itsas ibilaldi honen helburuak. Bigarren helburu hori beteteko, ohikoa dan lez, nahi daben guztiek bisitau ahal izateko ontziaren ateak zabalik egongo dira Lekeitio, Getaria, Donostia, Donibane Lohizune, Hondarribia, Bermeo eta Castroko portuetan. Ondokoa izango da itsasaldiaren egutegi osoa:

Abuztuak 22: Santurtzi-Lekeitio.
Abuztuak 23: Lekeitio.
Abuztuak 24: Lekeitio-Getaria.
Abuztuak 25: Getaria.
Abuztuak 26: Getaria-Donostia.
Abuztuak 27: Donostia.
Abuztuak 28: Donostia- Donibane Lohitzune.
Abuztuak 29: Donibane Lohitzune.
Abuztuak 30: Donibane Lohitzune - Hondarribia.
Abuztuak 31 - Irailak 1: Hondarribia.
Irailak 2: Hondarribia-Bermeo.
Irailak 3: Bermeo.
Irailak 4: Bermeo-Castro.
Irailak 5: Castro.
Irailak 6: Castro-Santurtzi.

Era berean, Saltillo belaontzia La Rochelleko Saloi Nautikoan be egongo da, irailaren 24tik urriaren 2ra.


Saltilloren historia

Saltillo 1932an eregi eta bi urte beranduago erosi eban Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari itxi eutson belaontzia. 1968an, Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskoleari emon eutson itsasontzia. Zaharbarritu ondoren barriro itsasoratu eben 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola lez erabilten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu