Juan Jose Campanellaren 'Futbolín' pelikuleak abiatuko dau Zinemaldia

Bizkaie! 2013-08-09 11:38   Barriak

Animazinozko Futbolín lanagaz hasiko da Donostiako 61. Zinemaldia irailaren 20an. Juan Jose Campanellak 3D estereoskopioan filmautako pelikulea jaialdian bertan estreinauko da, inaugurazino ekitaldian, lehiaketaz kanpo.

Animazinozko Futbolín lanagaz hasiko da Donostiako 61. Zinemaldia irailaren 20an. Juan Jose Campanellak 3D estereoskopioan filmautako pelikulea jaialdian bertan estreinauko da, inaugurazino ekitaldian, lehiaketaz kanpo.

Daborduko Argentinan, Campanellaren jaioterrian, proiektau dabe Futbolín, baina Metegol izenburuagaz, halan esaten deutsie-eta argentinarrek. Miloe bat ikusle baino gehiago izan ditu pelikuleak, estreinaldiaren lehenengo astegoienean ikusle gehien izan dituan argentinar filma dala jakinarazo dabe.

Futbolín-ek Amadeoren istorioa kontetan dau. Futbolean inork baino hobeto jokatzen dauen herri txiki batetako tabernaria da. Lauragaz maiteminduta dago, baina neskeak ez daki ezer. Grosso, munduko futbol jokalaririk onena bilakatzen dan herriko gaztea, mendeku hartzera herrira itzultzen danean Amadeoren bizimodua aldatu egingo da. Ganera, mahai futboleko jokalariak berbetan hasi jakoz...

El niño que grito puta (1991) lanagaz egin zan ezagun Campanelle nazinoartean. Ordutik hainbat film egin ditu, tartean, Y llego el amor (1997), El mismo amor, la misma lluvia (1999), El hijo de la novia (2001) eta Luna de Avellaneda (2004).

2009ko Zinemaldian El secreto de sus ojos lana Sail Ofizialean leihatu zan, eta 2010ean Oscar saria eta Hispanoamerikar Film Onenaren Goya saria irabazi zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu