Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak musika egitarau zabala eskainiko dabe Aste Nagusian
2013-08-13 13:05 MusikeaEgitarau zabala prestau dabe Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak Aste Nagusirako. Musika izango da nagusi gune bietan, rocka, reggaea, funka, kantaldiak... danetariko estiloak, abuztuaren 17tik aurrera.
Egitarau zabala prestau dabe Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak Aste Nagusirako. Musika izango da nagusi gune bietan, rocka, reggaea, funka, kantaldiak... danetariko estiloak, abuztuaren 17tik aurrera.
Rock doinuz beteko da Kafe Antzokia Aste Nagusiko gauetan. Zapatuan, abuztuak 17, Guadalupe Plata, Dead Bronco eta Last Fair Deal taldeak izango dira oholtza ganean. Guadalupe Plata Andaluziatik dator, psycobilly ñabardurak dituan blues zikin eta iluna egiten dabe, Kafe Antzokiko iturriek adierazo dabenez. Getxoko Dead Bronco taldeak, ostera, broncobilly deitzen daben rock, punk, country eta folk nahastea eskainiko deuskue. Eta Last Fair Deal taldeak 70eko urteetako rocka egiten dau.
Ez da dana rocka izango. Domekan, abuztuak 18, reggae doinuak nagusituko dira. 70eko hamarkadan Same song doinuagaz ezagun egin ziran Israel Vibration jamaikar talde mitikoa izango da egun honetako izarra. Gau berean, King Burning Sound taldea be ikusi ahalko da.
Abuztuaren 22an, eguenean, Josh Rouse Folk pop kantari estatubatuarra etorriko da. Josh Rousez gan, azken orduan gehitutako Texas Is The Reason taldeko kantari Garrett Travis Klahnek be joko dau.
Barikuan, abuztuak 23, rock doinuak bueltauko dira,The Riff Truckers eta MobyDick & Band taldeekaz. Gernikako The Riff Truckers taldeak Healing the soul diskoa atera barri dau. MobyDick Eneko Burzako getxoztarraren alter egoa eta bakarkako proiektua da. Talde batek lagunduta etorriko da crowdfunding bidez finantzau dauen Cotard delusion diskoa aurkeztera.
Kafe Antzokiaren jaietako egitaraua amaitzeko, abuztuaren 24an, Cápsula, The Allnighters, eta Screamin' George & The Hustlers taldeak izango dira eszenatokian. Cápsula euskal-argentinar taldeak bere rock indartsua ekarriko dau; The Allnighters gasteiztarrek, barriz, rithm & blues doinuak; eta Screamin' George & The Hustlers bilbotarrek R'N'Rren eta garage punkaren soinu ilunetatik edaten emango deutsoe publikoari.
Algara konparseak be eskaintza musikal ederra eukiko dau Aste Nagusian. Kalidadezko musikea doban entzuteko aukerea"eskainiko dabe aurten be. Abuztuaren 18an, Bilboko Cherry Boppers eta Akatz taldeen zuzenekoak ikusteko aukerea izango da. Astelehen arrastian, abuztuak 19, Habanako Bi Deak-Las dos D ahizpak etorriko dira doinu kubatarrez gan euskerazko abestoiak kantetan. kantatzen. Makala Jazz Funk Band taldeak itxiko dau gaua.
Martitzenean, abuztuak 20, Bon Scott Revival Show eta Ramonetarrak izango dira, hurranez hurran AC/DC eta Ramones taldeen gorazarre taldeak. Eguaztenean, abuztuak 21, Willis Drummond banda hendaiarra eta Belako talde mungiarra izango dira eszenatokiaren jaun eta jaube. Amaitzeko, barikuan, abuztuak 23, Mikel Inunziagaren Hirian bakarrik kantaldia izango da iluntzean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!