Irailean estreinauko dabe 'Badira bagara' dokumentala

Bizkaie! 2013-08-12 15:26   Barriak

Euskereak Nafarroan bizi dauen egoerearen ganeko dokumentala egiten dabilz Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol. Irailean aurkeztuko dabe Badira bagara lana, bien bitartean trailerra ikusi geinke.

Euskereak Nafarroan bizi dauen egoerearen ganeko dokumentala egiten dabilz Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol. Irailean aurkeztuko dabe Badira bagara lana, bien bitartean trailerra ikusi geinke.

Euskarearen Foru Legea dau abiapuntu pelikulea, 1986an Nafarroako udalerrien arteko mugak zehaztu zituan legea, hain zuzen be. Euskal Herriko lurretan badira guneak non euskereak zapalkuntza handia bizi dauen, Nafarroan esaterako, dinoe egileek dokumentalaren webgunean.

Euskerearen Foru Legeak hiru gunetan sailkatzen dau Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez euskalduna. Erribera eta Tuterako merindadeak osorik hartzen dau eremu ez euskaldunak, danetara 14 herri. Sustapen neurri barik, hezkuntza nahiz administrazinoan euskerearen presentzia barik -ganeratzen dabe- euskeraz bizi ahal izateko euskaldunen esku-hartzea derrigorrezkoa da eremu honetan. Argia Ikastolea euskerea bizirik jarraitzeko burrukan dabil egoera horretan.

Mondragon Unibersidadean ikasten dabilz Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol, ez dira nafarrak, Tuterako Argia ikastolatik urrun bizi dira, Tolosa, Getxo eta Eibarrekoak dira eta. Baina, euren eretxiz, euskereak dituean arazoak euskaldun guztien arazoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu