Bi mila hegazti inguru identifikau zituen igaz EAEn

Bizkaie! 2013-08-19 11:11

Ia 2.000 izan ziran igaz Aranzadik identifikautako hegaztiak. Lan gehienak Plaiaundiko Parke Ekologikoan eta Jaitzubi zein Motondoko estazinoetan egin ditue. Horrezaz gan, kaio arruntaren biologia ikertu eta hainbat espezieren migrazino-patroiak aztertu ditue, besteak beste, tarinarena, karnabarena eta hegatxabal arruntarena.

Ia 2.000 izan ziran igaz Aranzadik identifikautako hegaztiak. Lan gehienak Plaiaundiko Parke Ekologikoan eta Jaitzubi zein Motondoko estazinoetan egin ditue. Horrezaz gan, kaio arruntaren biologia ikertu eta hainbat espezieren migrazino-patroiak aztertu ditue, besteak beste, tarinarena, karnabarena eta hegatxabal arruntarena. Lan horreei esker, ia 2.000 hegaztiri ipini deutsee identifikazino-eraztuna.

Aranzadiren Eraztun Ipinte Bulegoa izan zan, Eusko Jaurlaritzearen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailaren laguntzino ekonomikoagaz, 2003an jarduera honi hasierea emon eutsona. Gaur egun, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Biodibersidadeko zuzendariak azaldu dauenez, Euring Europako eraztun-ipinte bulegoen sareko kide da.

Hegazti bati hanka batean eraztun bat ipintea da eraztun bidez marketea. Eraztunean bulegoaren helbidea agiri da kode alfanumeriko bategaz batera, ale bakotxa identifiketan dauena, NANa balitz lez. Beraz, inork hegaztia barriro hartzen badau, jakin daiteke zein ale dan zehatz eta non eta noiz ipini jakon eraztuna lehenengoz azaldu dau Barredok.

Aranzadiren Eraztun Ipinte Bulegoaren helburu nagusiak, mantentze- eta eguneratze-lanokaz egindako markaketen eta kontrolen datu-basea kudeatzea, eta EURINGek xedatzen dituan kalidade-estandarren arabera eraztun-jartzaile barrien heztea sustatzea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu