Jazz doinuak eta balleta, Guggenheim museoko Aste Nagusian

Bizkaie! 2013-08-14 12:07   kulturbiz

Gauak jazz emonaldiek eta New York City Balleteko jantzarien emonaldiek osotuko dabe Bilboko Guggenheim museoak Aste Nagusian eskainio dauen egitaraua. Abuztuaren 20tik 23ra bitartean izango dira saioak.

Gauak jazz emonaldiek eta New York City Balleteko jantzarien emonaldiek osotuko dabe Bilboko Guggenheim museoak Aste Nagusian eskainio dauen egitaraua. Abuztuaren 20tik 23ra bitartean izango dira saioak.

Jazz artista ezagunek joko dabe Gauak egitarauan. Orain 13 urte abiatu zan ekimena, eta ordutik urtero jazz emonaldiak eskaintzen ditu. Museoko Atrioan izango dira kontzertuak, 23:00etatik 2:00etara. Musikaz gozeteaz aparte, bisitariek museoko erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.

Lehenengo kontzertua abuztuaren 20an izango da, Gorka Benítez, David Xirgú & Ben Monder Trio taldeak joko dau. Taldea Gasteizko Jazzaldian jaio zan. Bigarrena, hurrengo egunean egingo dabe, eta Orrin Evans Trio izango da protagonistea. AEBetako Orrin Evans piano-jolea da burua. Flip the Script lan barria aurkeztuko dau. Laguntzaile izango ditu Luque Curtis (kontrabajua) eta Byron Landham (bateria).

Eguenean, hilak 23, Lorenz Kellhuber Trio talde etorriko da. Lorenz Kellhuber pianista alemaniarraren gidaritzapean jardungo dabe Arne Huber baju-jotzailea eta Gabriel Hahn bateriak. Jorge Pardok itxiko dau jazz egitaraua, abuztuaren 25an. Saxoa eta txirulea joten ditu, oraintsu Frantziako Jazz Akademiak Europako Musikari Onenari Saria emon deutso. Huellas disko barriko kantak joo ditu Bilbon.

Aurten be, New York City Balletek bat egingo dau Bilboko Aste Nagusiagaz, abuztuaren 20an eta 21ean. Koreografia klasikoak eta jantza sorkuntza barriak buztartuko ditue jantzariek. Works & Process at the Guggenheim ekimenaren barruan, euren sortze-prozesua azaldu dabe.

Jazz kontzertuetako sarrerak 15 euroan dagoz salgai, eta balleta ikusteko, 10euroan; Museoaren Lagun izan ezkero, 8 euroan, eta 5ean, hurranez hurran.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu