UEUrentzat da aurtengo Euskara Saria
2013-08-19 11:42 Euskerea berbagai2013ko Euskara Saria UEUrentzat izatea ez da arraroa. Luze daroe euskerearen aldeko lanetan: euskeraz funtzionetan, euskaldunen topaleku estrategikoa izaten, euskeraz egindako ondarea sortzen eta batzen eta euskereari zarratutako ateak zabaltzen. Euskerea bera da euren arrazoi nagusietako bat.
2013ko Euskara Saria UEUrentzat izatea ez da arraroa. Luze daroe euskerearen aldeko lanetan: euskeraz funtzionetan, euskaldunen topaleku estrategikoa izaten, euskeraz egindako ondarea sortzen eta batzen eta euskereari zarratutako ateak zabaltzen. Euskerea bera da euren arrazoi nagusietako bat.
UEUk Euskal Herri osoa izan dau hasieratik gaurdaino bere komunidade eta lurralde naturala: muga administratiboak gaindituz eta benetako Euskal Unibersidadea eregiz.
Euskal Herria euskalduntzearen lan horretan Unibersidade euskalduna eregiten jardun dau 1973tik. Momentuan gizartean dagoan irrika eta beharrak aztertuz, egokituz eta, azkenik, lekua eskainiz. Herritik sortutako beharretatik abiatuz herria bera izan zan horreei formea emoten hasi zana. Gaur egun, bazkideak oinarri dira eta ezagupen desbardinetako 27 sailetan banatuta dagoz eta horrek mueta desbardinetako proiektuak eten barik sortzea dakar.
Lana edo eraikuntza dinogunean uzta oparo eta aberatsa helarazo deuskuelako dinogu: danon eskura dagoan azpiegitura bibliografikoak eta arlo teknikoan euskerazko terminologian egindako lanak; hau da, Unibersidaae mailan euskeraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dabe.
Horrezaz gan, gai barritzaileak izan dira landu eta lantzen dituenak, horreei formea emonez eta gizarteratuz: ikastaroetan, mintegietan, liburu eta aldizkarietan… Horreetako asko interneten dagoz, herritik herriarentzat sortuak, UEUk izaera sozial eta onura publikoarena dauelako. Sortu edota batutako guztia jendartearen eskura modu erraz eta erosoan eskaintzen dabe.
Hau Pittu Hau konparseak lan guzti hau euskeraz egiteak dauen balioa azpimarratu gura dau, ausardia eta kemen parebakoa erakutsi dabelako oztopoak gainditzeko orduan. Euskal Unibersidadea posible dala ikusarazo deuskue adibide desbardinak eskainiz. Hori gitxi balitz, hurrekoak izan eta, aldi berean, barritzailea izan daitekeela be agertu dabe kalidade handiko emoitzakaz. Beraz, gure ustez, Euskalgintzearen barruan, oso harro egoteko moduko proiektua da. Horregaitik guztiagaitik, saritu nahiko geunke aurten UEU, egindako ahalegin, lan eta ekarpen guztiagaitik.
Kontuak kontu, gaur, astelehena, abuztuak 19, banatuko dogu Euskara Saria, 16:30ean, Euskalgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!