Bilboko konparsek egitarau 'parte-hartzaile eta herrikoia' aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-08-09 12:15

Bilboko Konparsek aurkeztu barri dabe aurtengo Aste Nagusiko egitaraua, 300 jarduera baino gehiagoz osotua. Debaldekoak, parte-hartzaileak, herrikoiak, eta danontzako izango dirala aurreratu dabe. Jaiak hasten diran egunean berean hasiko ditue Konparsek be euren ekintzak.

Bilboko Konparsek aurkeztu barri dabe aurtengo Aste Nagusiko egitaraua, 300 jarduera baino gehiagoz osotua. Debaldekoak, parte-hartzaileak, herrikoiak, eta danontzako izango dirala aurreratu dabe. Jaiak hasten diran egunean berean hasiko ditue Konparsek be euren ekintzak.

Marijaia laster izango da Bilbon atzera be, ha ailegau bitartean egitarauaren eskeletoa erakutsi dabe Konparsek, eta laster plazaratuko dabe oso-osoa. Aurtengo Aste Nagusia be herritik eta herriarentzat egin dala nabarmendu dabe.

Makina bat jarduera atondu ditue, 300etik gora, danak Arenalean eta Ripan. Abuztuaren 17an, 19:00etan txupina bota baino lehenago, kalejirea egingo dabe konparsek Zazpi Kaleetan. Pregoia eta txupinaren ostean, Marijaia bertan dala, Konparsek agurra jantzatuko dabe Arriaga plazan. Horrezaz aparte, Lekeitioko Peio Morelagak Kaxarrankea egingo dau jantzan.

Hurrengo egunean, 18an, txalaparta ikastaroa, III. Open Magic Bilboko Konparsak eta II. Bloodbowl txapelketak, Skate ikastaro eta txapelketea, Athleticeko peñekaz pintxo banaketea eta umeentzako arrantza eskolearen hasierea eskainiko ditue. Astelehenean, abuztuak 19, igel-toka eta xake txapelketetearen hasiera izango dira; Aerobithoiaren osteko nasapuntakoa, eta txosna ederrenari eta motzenari Kanpaia eta Eulia Sariak emongo jakiez.

Martitzenean, XVI. Mus Txapelketae eta Bilbo Kantari izango dira. Abuztuaren 21ean, Marijaiagaz batera, bisitea egingo deutsie Basurtuko ospitalean dagozan umeei. Eguenean, nagusientzako bazkaria eta Ikurrineari omenaldia egingo jakiez. Abuztuaren 23an, Uraren eguna ospatuko dabe, jatsiera ekologistea egingo da errekan behera. Arrastian, Hiri Krosean galapan egiteko aukerea izango da. Abuztuaren 24an, ardao dastaketea antolatu dabe, Konparsen bazkaria eta herri-kirolak.

Eta jaiak amaitzeko, abuztuaren 25ean, III. Warhammer Fantasy Txapelketea, Marijaiaren agurra eta erretzea egingo dira.

Edozelan be, konparsa bakotxak beste makinatzu bat jarduera antolatzen ditu egunero. Egitaraua osoa begiratu gura izan ezkero: www.bilbokokonpartsak.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu