Argentina, Txile eta Kolonbiako sei film aurkeztuko ditue Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizinoan
2013-08-21 11:23 BarriakDanetara, sei izango dira Zinema Eraikitzen ekimenean Argentina, Txile eta Kolonbiatik aurkeztuko dituen filmak irailaren 23, 24 eta 25ean. Ekimena Donostiako 61. Zinemaldiaren eremuan egingo da.
Danetara, sei izango dira Zinema Eraikitzen ekimenean Argentina, Txile eta Kolonbiatik aurkeztuko dituen filmak irailaren 23, 24 eta 25ean. Ekimena Donostiako 61. Zinemaldiaren eremuan egingo da. Zinemaldiak komunikatu bidez azaldu dauenaren arabera, sail honek hiru eguneko iraupena izango dau aurten, bat egingo dauelarik II. Europa - Latinoamerika arteko koproduzino foroagaz.
Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizinoan aurkeztuko dituen tituluak Jorge Yacoman Saavedraren La Comodidad en la Distancia (Txile), Benjamin Naishtaten Historia del Miedo (Argentina-Uruguay-Frantzia-Alemania), Alejandro Fernandez Almendrasen Matar a un Hombre (Txile- Frantzia), Martin Mejia Rugelesen Nacimiento (Kolonbia), Andre Salaren Pantanal (Argentina) eta Juan Martin Hsuren La Salada (Argentina) izango dira.
Zinema Eraikitzen latinoamerikar zinemea laguntzeko programea da eta bi urterik behin egiten da Donostiako Zinemaldia eta Cinelatino, Rencontres de Toulousen eskutik.
Aurten 82 proiektu jaso ditue Alemania, Argentina, Bolibia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Guatemala, Mexiko, Paraguay, Perú, Uruguay eta Venezuelatik.
Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizino honetan, Industriaren Zinema Eraikitzen Saria emongo da. Daniel Goldstein S.L., Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresek film baten postprodukzinoa beregan hartuko dabe, baita DCP bat ingelesez azpitituletako eginkizuna eta hau Espainian zehar banatzearena be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!