'Jantziak eta ohiturak' erakusketea ikusgai, Hendaian
2013-08-14 15:44 KultureaEuskal jantza eta jaietan erabilten diran 35 jantzi batu ditue Hendaiako Mendi Zolan aretoan, Jantziak eta ohiturak izeneko erakusketan. Claude Iruretagoyena koreografoak atondu dau erakusketea. Abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.
Euskal jantza eta jaietan erabilten diran 35 jantzi batu ditue Hendaiako Mendi Zolan aretoan, Jantziak eta ohiturak izeneko erakusketan. Claude Iruretagoyena koreografoak atondu dau erakusketea. Abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.
Jantziekaz batera, argazkiak eta testuak topauko ditu bisitariak, jai bakotxeko personaien ganeko informazino osotua izateko. Hainbat jaitan erabilitako jantzika jaso ditu Iruretagoyena, besteak beste, Zuberokao Maskaradetakoak, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Kabalkadakoak eta Inauterietakoa. Emakumezko soinekoak be badagoz ikusgai.
Jantzietako batzuk oraindino erabilten dira, eta dan-danak egin dabe jantzaz nozonoz.
Claude Iruretagoyenak bere seme jantzari Jonen laguntasuna izan dau Jantziak eta ohiturak erakusketea antolatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!