Hamasei film, Donostiako 61. Zinemaldiko Kutxa-Zuzendari Barriak Sarian
2013-08-12 14:27 BarriakKutxa-Zuzendari Barriak Sarian hamasei pelikula izango dira lehian. Lan guztiek gaurkotasuneko gaiak lantzen ditue. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko dau, Donostiako Zinemaldiko iturrien arabera.
Kutxa-Zuzendari Barriak Sarian hamasei pelikula izango dira lehian. Lan guztiek gaurkotasuneko gaiak lantzen ditue. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko dau, Donostiako Zinemaldiko iturrien arabera.
Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek ekialdeko filmen sekulako presentzia nabarmendu eban sariaren aurkezpenean. Tudor Cristian Jurgiuren Japanese Dog edo Neto Villalobosen Por las Plumas lanak nabarmendu zituan. Txile, Frantzia, Txina, Errumania, Letonia eta Israeleko filmak izango dira ikusgai.
Aitatukako bi horreez aparte, ondoko lanek hartuko dabe parte Kutxa-Zuzendari Barriak Sarian: Las Horas Muertas, Isabel Ayguavivesen El Arbol Magnetico, Ernesto de Nova Roldanen El Rayo, Yu Liuren La Luz Solar Deslumbradora, Yossi Aviramen La Duna, Benedikt Erlinsgssonen Of Horses And Men, Adam Sandersonen Funeral At Moon, Ignas Jonynasen The Gambler, Michalis Konstantatosen Luton, Andrew Dosunmuren Mother Of George, Delphine Lehericeyren Puppy Love, Jim Taihutturen Wolf, Volodymyr Tykhyyren The Green Jacket eta Mahmut Fazilen Yozgat Blues"
Ganera, Kutxabankeko 1.000 bezerok Donostiako jaialdian egingo diran hainbat jardueratan parte hartzeko aukerea izango dabela adierazo eben prentsaurrekoan.
Donostiako 61. Zinemaldia irailaren 20an hasi eta 28an amaituko da. Jaialdiari buruzko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!