V. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdiak 34 herrialdetako 66 lan dakarz Bilbora
2013-08-20 12:19 BarriakFilm Sozialak V. Ikusezin Zinemaren Jaialdiak, 34 herrialdetan produzidutako 66 ikusentzunezko lan dakarz Bilbora, danak zirkuitu komertzialetik kanpokoak. Aurtengo edizinoak aukeratutako filmak pantailaratzeko 14 egoitza izango ditu, eta irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean ikusi ahal izango dira.
Film Sozialak V. Ikusezin Zinemaren Jaialdiak, 34 herrialdetan produzidutako 66 ikusentzunezko lan dakarz Bilbora, danak zirkuitu komertzialetik kanpokoak. Aurtengo edizinoak aukeratutako filmak pantailaratzeko 14 egoitza izango ditu, eta irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean ikusi ahal izango dira. Dana dala, irailaren 10etik aurrera proiekzinoren bat edo beste ikusteko aukerea be izango da.
Ikusezin Zinemaren antolatzaileek aurten be parte-hartzaileen artean orekea lortu dabela azpimarratu dabe, izan be, produzidutako lanen % 40 emakumeek egina da, %56 gizonezkoek egina eta % 4 kolektiboek egina.
Jaialdiak banatzen dituan sarietako diru kopurua 15.000 eurora igon da aurten, eta zortzi kategoriatan banatuko da: Giza Eskubideak saria, Emakume batek egindakko lanik onena, Garapen Iraunkorra saria, Genero Bardintasuna saria, Kultura-artekotasuna saria, Euskeraz egindako lanik onena, Ikasleen saria eta Publikoaren saria.
Gainera, jaialdiaren barruan Invisible Express Film Laburren Lehiaketearen lehen edizinoa egingo da, UPV/EHUko unibersidade komunidadeari zuzenduta. Erakundeak 1.000 eurogaz sarituko dau lan irabazlea, eta Publikoaren saria 500 eurokoa izango da.
Lanak festibalaren ohiko egoitzetan ikusi ahalko dira; egoitzok Bilboko Alondigea, Bilboko Golem Zinemak, Barakaldoko Haladzipo Musika Eskolea, Bilboko FNAC, Elorrioko Arriola Antzokia, Mungiako Olalde Aretoa, Huescako La Banera de Ayerbe kanpinga, eta UPV/EHUko Esperientzia Gelea dira. Bestalde, Tartanga, Erandio, Mungia, Ballonti, Portugalete, Iurreta eta Ibarrekolandako institutuetan be ikusi ahal izango dira filmok, baita Bilboko Ibarrekolanda institutuan eta Barakaldoko Nicolas Larburun.
Azkenik, jaialdiko antolatzaileek gogorarazo dabe ikusleen artean entzumen minusbaliotasuna daukien personak sartzeko helburuagaz, filmen % 33k azpitituluak izango dituela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!