Atom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond zuzenean, Psilocybe musika alkartearen 20. urteurrenean

Bizkaie! 2013-08-09 14:52   Musikea

Hogei urte bete dituala eta, Hondarribiko Psilocybe musika alkarteak kontzertu-jaia antolatuko dau abuztuaren 24an, Hondarribiko Zumardian.

Hogei urte bete dituala eta, Hondarribiko Psilocybe musika alkarteak kontzertu-jaia antolatuko dau abuztuaren 24an, Hondarribiko Zumardian.

Bazkari herrikoiak abiatuko dau ospakizun eguna. Gauean kontzertuak prestau ditue, doban. Atom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond taldeak oholtza ganean ikusi eta entzuteko aukerea izango dabe Psilocyberen urteurrena ospatzera hurreratzen diran guztiek.

Alkarteak dokumental bat eta hogei urteotan antolatutako kontzertuetako argazkiz osotutako erakusketea egingo ditu. Psilocybe Enean ateratako irudiak izango dira ikusgai, taldeen entseguak, emonaldiak, grabazino lanak eta irrati emonaldiak, eta abar.

Urteurrenaren ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu