Orain 30 urteko uriolak gogoratzeko ekitaldia egingo dabe Bermeon

Bizkaie! 2013-08-22 10:54

Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeotarrak uriolen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena be ikusi ahal izango da. Hori gitxi balitz, Jabi Elortegik, Jon Ojanguren Herri Babeseko kideak, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak, eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak parte hartuko daben berbaldi bat be egongo da.

Datorren astelehenean, abuztuak 26, orain 30 urte izan ziran uriolak gogoratzeko ekitaldia egingo dabe Bermeon. Ekitaldia Nestor Basterretxea Aretoan egingo arratsaldeko 19:30ean.

Uriolen 30. urteurren ekitaldian, jazoera horretako argazkiak ikusteko aukerea izango da. Izan be, ondorio larriak itxi zituan herrian, besteak beste, Kasinoaren lurreratzea, urez eta basa edo lokatzez betetako kaleak, suntsitutako kontserba fabrika eta tailerrak, eta abar.

Bestalde, Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeotarrak uriolen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena be ikusi ahal izango da. Hori gitxi balitz, Jabi Elortegik, Jon Ojanguren Herri Babeseko kideak, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak, eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak parte hartuko daben berbaldi bat be egongo da.

Bermeoko Udalak herritar guztiak konbidau ditu ekitaldi honetan parte hartzera, 1983. urtean Bermeok sufridutako uriolak, ondorioak eta herriak horri zelan egin eutson aurre guztien artean gogoratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu