Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikula barriaren aurrestreinaldia, gaur, Bilbon

Bizkaie! 2011-11-30 10:41   Barriak

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren ganeko atzera begirakoa egiten dabil Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta egitarau horren barruan, La chispa de la vida pelikulearen aurrestreinaldia egingo dabe zemendiaren 30ean, Bilboko Alondigan, 20:00etan, Alta Films, Barton Films eta Golemegaz alkarlanean. Alex de la Iglesiak berak aurkeztuko dau pelikulea, ganera

MinoriTB Hizkuntza Gitxituen Telebisten Jardunaldia antolatu dau EITBk Bilbon

Bizkaie! 2011-11-30 10:01   jardunaldiak

Hizkuntza Gitxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo dabe gaur EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 9:00etatik aurrera. Bertara joaterik ez daukenek eitb.com-en zuzenean ikusi ahal izango dabe. Komunikabideek eta euskerearen arloagaz harremona daukenei zuzendutako ekimena bada be, jakin-mina daukan edonork parte hartu leikela jakinarazo dabe EITBko iturriek. Sarrerea dobakoa da.

Amaia Iturbide, Juan Modesto Arrieta eta Eneko Aizpuruaren liburuak kaleratu ditu Ereinek

Bizkaie! 2011-11-29 17:18   Kulturea

Hiru liburu argitaratu barri ditu Erein etxeak, Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean, Juan Modesto Arrietaren Izen bereziak eta Eneko Aizpuruaren Errauts.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Melancholia'

Karolina Almagia 2011-11-29 16:24   Zinema kritikak

Akaso, metraje apur bat sobran dauka, lehenengo atalean, batez be. Dana dala, Lars von Trier-ek badaki zelan atrapau ikuslea: irudi indartsuak, misterioz betetako personaiak, Wagnerren musikea, plano geldoak eta eszenatoki magnetikoa.

Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 10.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak

Bizkaie! 2011-11-29 14:53   Euskerea berbagai

Oraingoa 14. edizinoa izango da eta danetara 200.000 ale banatuko dira, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.

Esperimentazinotik abiatutako 'Mara-mara' diskoa aurkeztu dabe Igor Arzuagak eta Luis Vilek

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-29 14:19   Musikea

Estudioan sartu barik laborategian sartu dira Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariak Mara-mara (Gaztelupeko hotsak) sortzeko. Abestiak Arzuagak berak sortu ditu, baina Vilek egin ditu moldaketa guztiak. Bilbon egin dabe aurkezpen-prentsaurrekoa, eta laster eskainiko dabe jentaurrean, Durangoko Azokan, hain zuzen be, Ahotsenean, abenduaren 4an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea

Bizkaie! 2011-11-29 13:21   Euskerea berbagai

Ainhoa Arregi bilbotarra, nagusitu zan finalean, akatsik bako lana egin ostean. Haren ondotik sailkatu ziran Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasaterra, lehiaketa ederra egin ostean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

The Free Fall Band, Echovolt eta Dr. Skyloop dira Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2011-11-29 12:54   Musikea

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko 541 taldek emon eben izena; euskal taldeak batzuk, Espainiakoak beste batzuk eta Europakoak ganerakoak. Taldeotako kideak 18 eta 35 urte bitartekoak dira. Epaimahai profesionalak 40 talde aukeratu zituan irailaren 22tik aurrera Bilborock aretoan zuzenean joteko.

'1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua' artikulu bildumea plazaratu dau Txertoa argitaletxeak

Bizkaie! 2011-11-29 10:19   kulturbiz

1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua kaleratu dau Txertoa etxeak, Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko txosten eta komunikazinoa guztiak jasoten dituan lana. Iruñean egin eben aurkezpena Joseba Asiron Historian doktore eta Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko zuzendariak, Angel Rekalde Nabarraldeko buruak eta Martin Anso Txertoako editoreak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

David Tijerok irabazi dau ‘Oihenart’ Aforismoen I. Lehiaketea

Bizkaie! 2011-11-28 17:30   sariak-autortzak

Euskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta Donostiako Euskerearen Udal Patronatuak alkarlanean antolatu daben Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea David Tijero Osoriok irabazi dau, bigarren saria Antton Erkizia Almandozentzat izan da eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramón Alberdiren eta Carmen Valoisen lanak aitamen bereziak izan ditue.

Filmazpit euskeraz azpidatzitako filmak zabaltzeko programea abiatu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 17:22   Barriak

Filmazpit zinemea zabaltzeko ekimena martxan ipini barri ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak. Donostia Kultura arduratuko da programea kudeatzeaz, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleragaz batera. Euskeraz azpidatzitako ikus-entzunezko hamar programa produziduko dira.

Suabe hasi eta eztanda egiten daben kantuak, Antton taldearen lehenengo diskoan

Dabio Piedra Robledo 2011-11-28 14:50   Musikea

Kontraesan ugariko lana plazaratu dabe bizkaitarrek, izenetik hasita. Izan be, Antton Uriarte taldeko gitarrajolea eta abeslaria da, lehenago bakarlari ibilitakoa Antton izenagaz. Halandabe, talde osoarentzako Antton izenari eustea erabagi dabe, berez bost lagun diran arren, ezelako hierarkia barik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bermeo, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso dauen Bizkaiko lehenengo udalerria

Bizkaie! 2011-11-28 14:49   sariak-autortzak

Bermeoko Udalak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu barri dau dau, euskeraz jardutearen balioa autortzen dauen agiria, hain zuzen be. Bermeo da ziurtagiria lortu dauen Bizkaiko lehenengo udalerria. Urrezko Bikain Udalaren zerbitzu gehienetan egindako ebaluazinoaren ondorioa da. Zemendiaren 30ean, 19:00etan, jasoko dabe agiria, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eskutik. Ekitaldia Guggenheim museoan izango da.

Badator Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-11-28 14:42   Euskerea berbagai

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hogeita hamar lanetik gora lehiatuko dira Lekeitioko 34. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2011-11-28 14:17   Barriak

Gaur abiatuko da Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerea, 19:00etan, herriko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Aurton, 33 lan lehiatuko dabe Antzara irabazteko. Sariak abenduaren 3an, Euskerearen Egunean banatuko ditue; horrezaz gan, The American Immigration of Lucy Garatea Lekeitiotik Ameriketara joandako emakumeari buruzko dokumentala eskainiko dabe.

Argitaratze-lan Onenari Saria irabazi dau Artezblai Argitaletxeak

Bizkaie! 2011-11-28 13:49   sariak-autortzak

Antzerki Idazleen Elkarteak (AAT) urtero emoten dauen Argitaratze-lan Onenari Saria, Artezblai Argitaletxeari emongo deutso abenduaren 15ean Salamancako XII. Antzerki Liburu Azokan.

Bermeon 2010ean jaiotakoen liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 13:27   Euskerea berbagai

Gure txikirrikirrintxuek trankil egon daitekez, seguru nago zuek gurasoek, umearen belarri zein bihotzak euskerearen bitartez laztantzen jarraituko dozuezala. Halantxe egin dozue bermeotarrok historian zehar. Ez dozue orain atzera egingo ezta? Modu sinple eta gozo honetan bizirik iraun dau euskereak orain artean milaka urteetan eta halantxe jarraituko dau zeuei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero-jotzailearen biografia kaleratu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 13:14   Musikea

Miel Anjel Elustondok Landakanda, soinuaren erregea Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda pandero-jotzailearen biografia idatzi dau. Liburuaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak CDa be argitaratu dau, hamazazpi kantagaz. Hauxe da pandero-jotzaile bati eskainitako lehenengo liburua, orain arte soinu-jotzaileen ganeko lanak argitaratu ditue eta.

Beñat Gaztelumendik eta Jexux Mari Irazuk Ilunbeko finalean kantauko dabe

Bizkaie! 2011-11-28 12:04   Bertsolaritzea

Beñat Gaztelumendi (Arrasate) eta Jexux Mari Irazu (Tolosa)dira astegoieneko finalaurrekoak irabazita, abenduaren 18an jokatuko dan Gpuntuaren finalerako txartela irabazi daben lehenengo bertsolariak. Hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 4an jokatuko da Hernanin.

Nerea Mujika: 'Lauaxeta Saria jasotea bitamina antzekoa izan da guretzat'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-28 11:58   Barriketan

Gerediaga alkarteko burua