Beste pausu bat, Gorbeialdeko bertso-eskolartekoa Aramaion

Bizkaie! 2013-05-20 18:45   Bertsolaritzea

Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.

Aurreko astegoieneko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketea egin eben joandako zapatuan Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako ume eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu eben parte. Arratsaldeko 17:30ean hasita Xabi Igoaren aginduetara bertsotan egin eben txikiek irudimen, alaitasun eta bertsolari senaren erakustaldi bikaina egin eutsien Santiñan batu ziran edade askotako entzule, lagun eta senitartekoei. Txalo zaparrada beroa jaso eben, agirian geratu baitzan ikasturte osoan zehar egin daben lan bikaina, eta daukien bertsotarako gogo eta pasinoa, bagilaren 1ean Legutiora be eroango dabena ezelako duda barik.

Horreen ostean Gazteen txandea izan zan eta horreek be ez ziran atzean geratu. Oholtza gaineko bost mutilek saio bizi eta atsegina eskaini eben, eta eskertzekoa izan zan oholtzan erakutsitako plazako jarrerea. Publikoak gozau egin eban.

Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.

Arabako Mendialdean izango da azken topaketea eguen honetan arratsaldeko 14:30etan hasita. Bertan Ibernalo Ikastola, Maeztuko herri eskola eta Kanpezuko institutuko ume eta gazteek emonaldia eskainiko dabe kultur etxean, bertso sorta kolektiboak abestuko ditue, eta saioan bertan Mendialdeko bertso-eskolako umeen bat-bateko saioa izango da.

Kontuak kontu, bagilaren 1a noiz helduko deseetan dagoz Arabako eskualde guztietako bertsolari eta bertsozale gazteak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu