Osakidetzako Bilbo Eskualdean 'Euskaraz bai sano' kanpainan buru-belarri
2013-05-20 17:32 Euskerea berbagaiOsakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak.
Osakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak. Edozein osasun zentrora zein ospitalera joanda bere, lehenengo begiradan ikusiko doguz erabiltzaileok, komunikazinoa euskeraz bideratzea errazago izan daiten atondutako kartelak, ikurrak, triptikoak zein profesional elebidunak pin eta etiketa identifikagarriak jarrita, eurekaz euskeraz jardun nahi izan ezkero, holan egin daigun bildur barik.
Osakidetzako Bilbo Eskualdean, sentsibilizazio-kanpainea bideratzerakoan, aitatu euskarriak erabilteaz gan, bestelako ekimena be bideratu dabe: profesionalei konbita luzatu eta bideoa grabau dabe.
Hiru bat minutuko bideoan, Osakidetzako edozein osasun zentrotan, eguneroko jardunean izaten diran hizkuntza-egoerak agiri dira. Erabiltzaileek zein profesionalek hori ikusita, euskeraz egin deien sustatzea da helburua, hau da, herritarrak eta profesionalak eurak be aktibau eta suspertzea. Ezagunak diran profesionalak identifikauta eta eguneroko lan-jardunari lotutako komunikazino-egoera errazak ikusita, bidea erraztu gura jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!