'Lurrean igarota' gizakiak itxitako errastuari buruzko argazki-erakusketea eskegi dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-05-20 18:19   Kulturea

Gizakiak lurrean itxitako errastua dau ardatz De paso en la tierra / De passage sur la terre / Lurrean igarota erakusketeak. 50 bat artistaren argazkiak batu ditue Bilboko Udalak eta Institutu Frantsesak, ZAWP Bilbao kolektiboagaz lankidetzan.

Gizakiak lurrean itxitako errastoa dau ardatz De paso en la tierra / De passage sur la terre / Lurrean igarota erakusketeak. 50 bat artistaren argazkiak batu ditue Bilboko Udalak eta Institutu Frantsesak, ZAWP Bilbao kolektiboagaz lankidetzan.

PVC malguko olanetan inprimautako 48 argazki handik osatzen dabe erakusketea. Abandoibarrako kale-argietan eskegita egongo dira bagilaren 12ra arte, Deustu eta Salbeko zubien artean.

Françoise Adamsbaum galeristea eta arte-merkataria eta William Jeffett surrealismoan eta arte garaikidean espezializautako aditua dira erakusketearen komisarioak. Erakusketan parte hartu daben artistei zera eskatu jaken egiteko: personeak bizialdian bost kontinenteak alderik alde zeharkatu leikezan sasoian, zer oroimena eroan edo zelako errastua itxi nahi daben mundu honetan izandako igaroaldiaren ganean. Begoña Zubero, AItor Ortiz, Virginie Barré, Fancesca Llopis, Jordi Bernadó, Miguel Chevalier, Yamandú Canosa, Fabrice Hyber, Luis Macias, Oan Kim eta Pablo Milicuak hartu dabe parte proiektuan, besteak beste.

Santiago Olmo kritikariaren eta Alain Fohr Frantziak Espainian dauen enbaxadako kultura aholkulariaren testuak batu ditue katalogoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu