Zortzi euskal film, Amsterdamgo '3 Epa! Film Week' jaialdian

Bizkaie! 2013-05-21 11:08   Barriak

Euskal zinemeari buruzko 3 Epa! Film Week irabazi asmorik bako egitasmoa prestau dabe Amsterdamen. Euskal zinemagintza barriena erakusteko asmoa daukie, kalidadezko lanak zabaltzea. Maiatzaren 30etik bagilaren 2ra, besteak beste, Amerikanuak, Zuloak eta Bertsolari lanak proiektauko ditue FilmhuisCavia aretoan.

Euskal Herriko ikus-entzunezko konpainiak film ugari sortzen ditue, baina ez dabe behar daben arretarik jasoten nazinoartean, dinoe EPA! taldekoek, horregaitik, egoerea aldatzeko asmoz, antolatu dabe 3 Epa! Film Week ekimena. Amsterdamgo FilmhuisCavia zinema-areton proiektauko ditue pelikulak, zortzi danetara: Amerikanuak (Nacho Reigg, Gorka Bilbao, 2010), Zuloak (Fermín Muguruza, 2012), Bertsolari (Asier Altuna, 2011), Bi anai (Imanol Rayo, 2011), Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal, Asier Altuna, 2005), Mariposas en el Hierro (Bertha Gaztelumendi, 2012), 80 Egunean (José Mari Goenaga, Jon Garaño, 2010) eta Ander (Robersto Castón, 2009).

Etxepare Institutuak adierazo dauanez, mugak gaindituz, euskerea, euskal kulturea eta batez be kalidadezko euskal filmak ezagutarazotea da egitasmoaren helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu