Wislawa Szymborska Literaturako Nobel saridun poloniarra hil da

Bizkaie! 2012-02-03 09:57   Kulturea

Szymborskak literatura-kritikari, zutabegile eta itzultzaile lez be egin eban lan, eta hogei bat liburu baino gehiago argitaratu zituan, poemen bildumak nabarmenduz.

Piztiak taldearen 'Gabeko Kalapitxixak zelan ein zan' dokumentalaren aurkezpena

Bizkaie! 2012-02-02 17:37   Musikea

Josu Aranbarrik egindako honek dokumentalonek, 30 minututan, proiektuaren sorreratik amaierara arteko ibilbidea erakusten deusku hainbat lagunen eretxiakaz lagunduta. Dokumentalaren trailerra ikusteko klik egin hemen.

The descendants

Karolina Almagia 2012-02-02 16:55   Zinema kritikak

Amerikar famalia honetako kideak benetakoak dira, ez dira karikaturak; umeek sufridu egiten dabe, umeek okerkeriak egiten ditue, ez dira maitagarriak; eta nerabeak, jagokien lez, jasanezinak dira. Clooneyren personaia horreekaz danakaz konpondu behar da. Bitartean, emaztearen infideltasunak eta haren heriotzak itxitako hutsuneari aurre egin beharko deutse.

Unibersidade Orientazinorako Azokea UPV/EHUko Bizkaiko Campusean

Bizkaie! 2012-02-02 16:27

Unibersidade-aurreko ikasleei ikasketen aukeraketan laguntzeko helburua dauen Unibersidade Orientazinorako Azokea, datorren zapatuan, zezeilaren 4an, goizeko 09:00etatik 14:30era, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Lehendakari Agirre Etorbidea, 83. Bilbo) egingo dau UPV/EHUk.

Euskal kulturan eta hizkuntzan etorkinen partaidetza areagotzea, Maia Egutegia kanpainearen helburua

Bizkaie! 2012-02-02 14:55   kulturbiz

Programeak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartea eta euskerea eta immigrazinoko arloetako personen eta alkarteetako kideren partaidetzea eukiko daben hiru proiektu aurrera eroateko diru-laguntzinoa emotea.

XIII. Dantzaldia zirkuituak bederatzi sorkuntza barritzaile ekarriko ditu Bilbora

Bizkaie! 2012-02-02 12:39   Kulturea

Dantzaldia 2012 jantza garaikideko zirkuitua zezeilaren 3an abiatuko da Bilboko La Fundición aretoan. Martiaren 29ra bitartean jantza pieza barritzaileak ikusteko aukerea izango da Euskalduna Jauregian, Guggenheim museoan, Alondigan, Bizkaia Aretoan, BBK Salan eta Rekalde aretoan. Aurtengoa 13. edizinoa da.

Kili-Kili: umeentzako lehen ipuin interaktiboa iPhone, iPad edota iPod Touch-erako

Bizkaie! 2012-02-02 12:07

Bide digitalean euskerea ikasteko modu barritzaile bat aurkeztu dau Kili-kilik. Kili-Kili ipuinak umeek euren lehen euskerazko berbak barruratzeko asmoagaz sortu da. 13 pantailaz osoturiko istorio gozo eta alkarreragilea da, umeek euren euskerazko lehen berbak ezagutu eta ikasi deiezan.

Basakiren 'Maiatzean meatzean' izango da 2012ko Ibilaldiaren kantea

Bizkaie! 2012-02-02 11:13   Musikea

Aurtengo Ibilaldiak badauka abestia, Basaki talde leioaztarraren Maiatzean meatzean kantea hain zuzen be. Bost talde ailegau ziran finalera Basakiz aparte, Larregi, Nabil, Boys os Birle eta The Uskis. 2012ko Ibilaldia Trapagaranen izango da, maiatzaren 27an, Itxaropena ikastoleak antolatuta.

Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa barria

Bizkaie! 2012-02-02 10:43   Bertsolaritzea

Bardoak 2012k abiapuntu ikusgarria dauka: 17 taldek hartuko dabe parte, 99 parte-hartzailegaz. Danetara, 51 bertsolarik urtengo dabe plazara, inoizko kopururik handiena. Eta saio kopurua be ez da edozelakoa, bi hilebetetan 24 saio izango ditu taldekako txapelketa barriak. Finala izan eze, alkarte giroko saioak izango dira, kalidadezkoak, hurrekoak eta barritzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Karlos Linazasorok irabazi dau I. Xabier Lete poesia saria

Bizkaie! 2012-02-02 10:37   sariak-autortzak

Karlos Linazasoro eta Miguel Sanchez Robles dira Xabier Lete eta Gabriel Celaya poesia sarien irabazleak, hurranez hurran, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Sarien lehenengo edinizinoa da aurtengoa. Linazasororen Ezer gehiago behar gabe lana saritu dau epaimahaiak, eta Sanchezen, Treinta maneras de mirar la lluvia.

VIII. Maite maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dabe Sopelan

Bizkaie! 2012-02-01 17:10   Kulturea

Sopelako Udalak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dau zortzigarren urtez. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 6an amaituko da. Eskutitzak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez, eta gaia librea da, beti be maitasuna edo maitasun ezaren inguruan.

'Txotxongiloak domekero' Bilbon

Bizkaie! 2012-02-01 14:46   Kulturea

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango dituan programazino finkoa eskainiko dau, domeka guztietan, 2012ko zezeilaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emonaldietan (12:30/17:00).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Tanttaka konpainiaren 'Ipar haizearen kontra', euskal antzezlanik onena, Ercilla sarietan

Dabi Piedra Robledo 2012-02-01 14:41   sariak-autortzak

Julieta Serrano eta Carmelo Gomezek urteko aktore onenaren saria eskuratu dabe, emakumezkoen eta gizonezkoen alorrean, hurranez hurran. Ibilbide artistiko osoari saria Gemma Cuervori emongo deutsie. Martiaren 13an izango da sari-banaketea, Bilbon.

'Oroimenaren topografiak', argazkilaritza garaikidearen azken hamarkadak 70 iruditan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-01 14:03   Kulturea

Oroimenaren topografiak erakusketeak punta-puntako 34 argazkilari garaikideren 70 lanetik gora batu ditu Bilboko Alondigan. Argazkiak Ordóñez Falcón Argazkien Bilduman egindako hautaketea da. Erakusketea Tenerife Espacio de las Artes (TEA) eta Alondigearen arteko lankidetzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Basque of Brixton' lau kantako lana kaleratu barri dau Itziarren semeak taldeak

Bizkaie! 2012-02-01 10:33   Musikea

Itziarren semeak taldeak Basque of Brixton disko barria kaleratu dau egunotan, eta asteon hasiko dau aurkezpen birea. Lehenengo zuzenekoa Abadiñon egingo dau, zezeilaren 4an, hain zuzen be. Lau abesti ditu lanak, eta Gau luzeak kantearen bideoklipa.

'Bideoak bertso bide', irudia bertsolarien gidari

Bizkaie! 2012-01-31 17:48   Bertsolaritzea

Bideoak bertso bide izenburuko saio esperimentala egingo dabe Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza bertsolariek zezeilaren 2an, Bilboko Alondigako Bastida aretoan. Asier Altuna zinemagilearen irudiak izango ditue abiapuntu hiru bertsolariek.

Expodistritok, 50eko hamarkadan Otxarkoagako auzoak izan eban sorkuntzeari buruzko erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2012-01-31 17:36   Kulturea

Otxarkoagako Familien Alkartearen 50. urteurrena dala eta, Bilboko auzo horren iragana eta historia berreskuratu nahi dauen erakusketa hori aurkeztu dabe, ikuspegi kritikotik, 50eko hamarkadan auzoaren sorrerea eragin eban testuinguru ekonomikoa eta soziala ez ahaztuteko helburuz. Erakusketea zezeilaren 1etik 15era ikusi ahal izango da Begoñako udaltegian, eta 16tik 29ra Castañoseko udaltegian.

Aurten be, Baxoa frantsesez egin beharko dabe Iparraldeko ikasleek

Bizkaie! 2012-01-31 14:52   Euskerea berbagai

Aurten be, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa frantsesez egin beharko dabela salatu dau Seaskak. Baxoa Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor eskuratu behar dan titulua da. Egoerea salatzeko asmoz, Seaskak konzentrazinoa antolatu dau, zezeilaren 2an, Baionako Etxepare lizeoan, 13:00etan.

'Kulturgintzea euskerearen garabidean' aztergai, V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldietan

Bizkaie! 2012-01-31 13:58   jardunaldiak

Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean, Donostian egingo ditue V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, zezeilaren 24an. Daborduko izena emoteko epea edegi dabe, eta egitaraua zabaldu dabe. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan lanean dabilzanei zuzenduta dago.

67gaz nahikoa ez eta 80 urtera arte itxaron beharko ete dogu jubiletako???

Markues 2012-01-31 13:22   Begi betegarri